EHU-UPV-ren udako ikastaroa: ‘Jokaera arduratsua eta eraginkortasuna ikerketa klinikoan’

EHU-UPV-k antolatu du, aurreko urteetan bezala, bere udako ikastaro-programa prestigiotsua. Aurten, ‘Osasuna, pertsonekiko konpromisoa’ zikloaren barruan ‘Jokaera arduratsua eta eraginkortasuna ikerketa klinikoan’ ikastaroa aurki dezakezue.

Felipe Aizpuru-k zuzendutako ikastaroak izango du, beste batzuen artean, Malcon McLeod-en parte hartze garrantzitsua, (Edinburgoko Unibertsitatearen Professor of Neurology and Transnational Neuroscience), ikerketa aurre-kliniko eta klinikoko kalitatea eta eraginkortasunaren aldeko ekintzaile nabaria dena.

Ikastaroa interes handikoa izan daiteke bai ikerkuntzako profesionalentzat bai zenbait lanen egileentzat, edota Araba ESIk emandako Ikerkuntzako etengabeko prestakuntzako programan parte hartzen dutenentzat.

Era berean aipatu behar da kurtsoa Osakidetza-k diruz lagunduta dagoela, ‘Osasuna, pertsonekiko konpromisoa’ prestakuntza zikloko beste ikastaroak bezala. Ondorioz, matrikula 15 eurora txikiagotzen da.

Deskontu honetarako eskubidea izateko, izena emateko eskabidea bete eta inprimatu behar duzue, zure zerbitzu erakundeko Pertsonaleko Zuzendaritzak sinatu eta zigilua jartzeko. Ondoren, UPV/EHU-ren Udako Ikastaroei bidali behar diezu inprimaki hori.

Erlazionaturiko berriak:

EHUko Uda Ikastaroak: “Osasuna, pertsonekiko konpromisoa”