"El programa de Fisioterapia en Atención Primaria llega a Salburua y Lakuabizkarra"

Onda Vasca 2020.01.22

Elkarrizketa Onda Vascan, 'Euskadi Hoy Magazine' saioan, Ana Celia Ramosi, Zabalgana Osasun Zentroko fisioterapeutari, eta Concha Mendozari, Araba ESIko Arreta Integratuko Zuzendariari, Lehen Mailako Arretako Fisioterapia-programari buruz

2018. urtearen amaieran, Araba ESIko lehen mailako arretako fisioterapiako proiektu pilotu bat jarri zuen abian, osasun-zentroetatik bertatik zerbikaletako, bizkarreko eta sorbaldako minari aurre egiteko.

Zabalgana Osasun Zentroa aukeratu zuten testatzeko, Sansomendi eta San Martin osasun-zentroetako biztanleak ere barne.

Denbora horretan, 650 pazientek parte hartu dute programa horretan, hau da, taldeko eta hezkuntzako hamar tratamendu-saio egin dira, Gasteizko Udalaren kirol-jardueren udal-programarekin koordinatuta.

Erabiltzaileen gogobetetasuna eta maila funtzionalean lortutako emaitzak ikusita, Osakidetzak bere eragin eremua zabaltzea erabaki du: datorren martxoaren 2an bi gimnasio berri irekiko dituzte Salburuan eta Lakuabizkarran, eta zerbitzua ospitaleko tratamendurik behar ez duten bestelako afekzioetara zabaldu ahal izatea da aurreikuspena.