eRezeta elektronikoaren interoperatibilitatea

Urtarrilaren 12tik EAEko Errezeta Elektronikoa elkarreragilea izan da beste Erkidego Autonomo batzuekin

Ondorioz, Presbiden preskripzio aktiboak dituzten gure Erkidegoko OTIa duten pertsonek aipatutako Erkidego Autonomoetan jaso ahal izango dute beren medikazioa OTIa aurkeztuta eta paperezko errezetarik gabe, eta EAEko edozein farmaziatan eman ahal izango dituzte aipatutako Erkidego Autonomoetan egindako preskripzio elektronikoak, horiek ere paperezko errezetarik gabe.

Ez dira, ordea, Erkidego Autonomo guztiak elkarreragileak. Oraingoz, hauek bai: Asturias, Aragoi, Kanariak, Kantabria, Katalunia, Gaztela-Mantxa, Gaztela-Leon, Extremadura, Galizia, Murtzia, Nafarroa, Errioxa eta Valentziako Erkidegoa. Gainerako Erkidego Autonomoak arian-arian sartzen joango dira.

Honekin batera bidaltzen dizuegu Osasun Sailak emandako link-a pazienteentzako maiz egiten diren galderei buruzko informazioa.

Errezeta elektronikoaren interoperabilitatea: jaso daitezke jada medikamentuak beste autonomia erkidego batzuetan