Etorkizuneko egoilarrentzat ateak zabalik 2020

AurkezpenaAurkezpen-bideoakEzagutu Araba ESIEspezialitateak, plazak eta ibilbideakInformazio gehiagoOsakidetzaVitoria-Gasteiz

Araba Ospitale Unibertsitarioa
Arabako Familia medikuntza eta medikuntza komunitarioa diziplina anitzeko Irakaskuntza Unitatea
Euskadiko Laneko Medikuntzako Irakaskuntza Unitatea

Araba ESI ezagutu eta gure zentruetako egonaldiaz jakin beharreko guztia ezagutu.

Anatomia Patologikoa

Analisi Klinikoak

Kardiologia

Kirurgia orokorra eta Digestio-aparatukoa

Dermatologia mediko-kirurgikoa eta Benereologia

Endokrinologia

Familia eta komunitateko medikuntza

Familia eta komunitateko erizaintza

Medikuntza Intentsiboa

Barne Medikuntza

Neurofisiologia

Obstetrizia eta Ginekologia

Onkologia

Psikologia

Lan-osasuna

Urologia

BAEE Obstetrizia eta Ginekologia

Pediatriako BAEE

BAEE Osasun Mentala

BAEE Laneko Medikuntza

Araba Unibertsitate Ospitalea

Araba Unibertsitate Ospitalea (AUO), Gurutzeta eta Basurtu Unibertsitate Ospitaleekin (Bizkaia) eta Donostia Unibertsitate Ospitalearekin batera (Gipuzkoa),  Osakidetzako ospitale tertziario handienetako bat.

Bi eraikinetan banatua (Santiago eta Txagorritxu), Kanpoko Kontsulten eraikin modernoaren ondoan (2014an inauguratua), bere zerbitzua eskaintzen du 41 unitate asistentzialen bitartez:

AlergologiaNefrologia
Analisi klinikoakPneumologia
Anatomia patologikoaNeurokirurgia
Anestesia eta bizkorketaNeurofisiologia
Digestio-aparatuaNeurologia
Lehen Mailako ArretaObstetrizia eta ginekologia
KardiologiaOftalmologia
Kirurgia orokorra eta digestio-aparatukoaOnkologia medikoa
Aurpegi-masailetako kirurgiaOnkologia erradioterapikoa
Kirurgia ortopedikoa eta traumatologiaOtorrinolaringologia
Kirurgia baskularraPediatria eta arlo espezifikoak
DermatologiaPsikologia klinikoa
EndokrinologiaPsikiatria
Ospitaleko farmaziaErradiodiagnostikoa
Fisika medikoaErrehabilitazioa
Hematologia eta hemoterapiaErreumatologia
Etxez etxeko ospitaleratzeaLan-osasuna
Medikuntza intentsiboaLoaren unitatea
Barne-medikuntzaLarrialdiak
Medikuntza nuklearraUrologia
Prebentzio-medikuntza

Lehen Mailako Arreta

Zerbitzu horiez gain, AUOk osasun-zentroen eta Lehen Mailako Arreta Unitateen sarearekin batera dihardu, Araba Erakunde Sanitario Integratuaren parte gisa, hiriko 15 osasun-zentrorekin eta landako lehen mailako arretako 8 unitaterekin.

Araba Erakunde Sanitario Integratua zifretan

2019. urtean AUOko arretaren zenbaki adierazgarriak:

Ohe kopurua745
Ospitaleratze kopurua41.499
Larrialdi kopurua176.078
Egonaldiaren batez besteko iraupena4,82 egun
Okupazio-indizea% 73,80
Kontsulta medikoak700.420
Erizaintzako kontsultak174.120
Ebakuntza kirurgikoak34.492

2019. urtean Lehen Maila Arretaren zenbaki adierazgarriak:

Medikuntzako bisitak1.236.505
Pediatriako bisitak197.366
Erizaintzako bisitak505.348
EAG126.217

HUA, edificio Txagorritxu
AUO Txagorritxu

HUA, edificio Santiago
AUO Santiago

HUA, edificio de Consultas Externas
AUO Kanpoko kontsultak


Lakuabizkarra Osasun-zentroa

Espezialitateak, plazak eta prestakuntzako ibilbideak

Jarraian, Arabako ESIko egiaztatutako espezialitateak erakutsi nahi dizkizugu, 2020 urterako eskura dauden plaza zenbakiarekin eta PDFn jaisteko prestakuntzako ibilbidearekin.

EspezialitateakIrakaskuntza-unitatea2020rako plaza kop.Prestakuntzako ibilbidea deskargatu
AlergologiaAUO1PDF 287 kb
Anatomía patologikoaAUO1PDF 491 kb
Anestesia eta bizkorketaAUO3PDF 490 kb
Digestio-aparatuaAUO2PDF 361 kb
KardiologiaAUO1PDF 758 kb
Kirurgia orokorra eta digestio-aparatukoaAUO1PDF 310 kb
Kirurgia ortopedikoa eta traumatologiaAUO3PDF 611 kb
Dermatologia mediko kirurgikoa eta benereologiaAUO1PDF 236 kb
EndokrinologiaAUO1PDF 294 kb
BAEE – Obstetrizia eta ginekologiaObstetrizia eta Ginekologiako Erizaintzako Irakaskuntza Unitatea (Osakidetza)
AUO
(Basurtuko UOko Irakaskuntza Unitatea)
4PDF 1048 kb
BAEE - Osasun mentalaOsasun Mentaleko Erizaintzako Irakaskuntza Unitatea
(Osakidetza)
Vitoria-Gasteiz
10PDF 738 kb
Ospitaleko farmaziaAUO1PDF 569 kb
Hematologia eta hemoterapiaAUO1PDF 633 kb
Medikuntza fisikoa eta errehabilitazioaAUO1PDF 264 kb
Medikuntza intentsiboaAUO2PDF 597 kb
Barne-medikuntzaAUO3PDF 433 kb
Medikuntza nuklearraAUO1PDF 265 kb
Prebentzio-medikuntzaAUO1PDF 751 kb
NefrologiaAUO1PDF 542 kb
PneumologiaAUO1PDF 341 kb
NeurofisiologiaAUO1PDF 384 kb
NeurologiaAUO1PDF 291 kb
Obstetrizia eta ginekologiaAUO2PDF 235 kb
OftalmologiaAUO1PDF 534 kb
Oncologia medikoaAUO1PDF 2200 kb
OtorrinolaringologiaAUO1PDF 485 kb
Psikologia klinikoaAUO1PDF 250 kb
PsikiatriaAUO2PDF 300 kb
ErradiodiagnostikoaAUO2PDF 232 kb
ErreumatologiaAUO1PDF 227 kb
Familia- eta Komunitate- Arretako Irakaskuntzako UnitateaFamilia eta komunitateko medikuntza
AUO
18PDF 1048 kb
Familia eta komunitateko erizaintza
AUO
4PDF 835 kb
Familia- eta komunitate- arretako Irakaskuntzako Unitate Multiprofesionala
Debagoiena ESI
(Gipuzkoa)
4
Euskadiko Laneko Medikuntzako Irakaskuntzako Unitate Multiprofesionala Euskadiko Laneko Medikuntzako Irakaskuntzako Unitate Multiprofesionala
AUO
2PDF 353 kb
Laneko medikuntzako erizaintza1
Pediatriako eta Arlo espezifikoetako Irakaskuntzako Unitate Multiprofesionala Pediatria eta arlo espezifikoak
AUO
4PDF 760 kb
Pediatriako erizaintza
AUO
2PDF 1048 kb
UrologiaAUO1PDF 634 kb

Harremanetarako informazioa

Araba Unibertsitate Ospitaleko (AUO) Irakaskuntza Medikoko Ikasketen buruzagitza

Idazkaritza
Mª Pilar Ruiz Gómez
Telefonoa: 945 007 333

docenciamedica.hospitalhua@osakidetza.eus

Arabako Familia- eta Komunitate-arretako Irakaskuntzako Unitate Multiprofesionaleko Ikasketa Burutza:

Arabako Familia eta Komunitateko Irakaskuntza Unitateko idazkaritza

Pilar Ocáriz Oraá
Tel.: 945 294 093

Rosi Puelles Larrauri
Tel.: 945 294 091

unidaddocente.medicinafamiliararaba@osakidetza.eus

Euskadiko Laneko Medikuntzako Irakaskuntza Unitateko Ikasketa-burutza:

M. Inmaculada Muro Ruiz de Arcaute doktorea
Tel.: 945 007 333

SALUDLABORAL.HOSPITALTXAGORRITXU@osakidetza.eus

Egoiliarrentzako interes bereziko informazioa

Araba Unibertsitate Ospitaleko egoitzei buruzko informazio guztia duzu, dokumentu honetan.

Informazioa eta interes bereziko dokumentuak (PDF 675 kb)

Ezagutu ezazu Osakidetza

PUBLIKOA, UNIBERTSALA ETA KALITATEZKOA

1983an Euskal Osasun Zerbitzua sortu zenetik, Osakidetzaren helburua izan da pertsona guztiei osasun-sistema publikoa, unibertsala eta kalitatezkoa bermatzea. Gaur egun, euskal osasun publikoa euskal gizartearen lorpen kolektiboa ere bada, erreferentziako eredua.

Egunerokotasunean, Osakidetzak antolakunde eraginkorra du eta horren ezaugarri dira: bere zentro eta unitateen kudeaketa-autonomia, osasun-arretaren etengabeko hobekuntza helburu izatea eta talde-lana. Hori guztia bertako profesionalen inplikazio eta konpromisoari esker eta osasunaren eremuan ikerkuntza eta berrikuntzaren aldeko apustu garbiri esker lor daiteke.

OSASUN SISTEMAREN ARDATZ NAGUSIA

PERTSONAK

Osakidetzaren xedea da pertsona guztien osasunaren alde lan egitea, eta horixe da ekintza guztien ardatza. Osasuna babesteko eskubidea, hortaz, eskubide ukaezina da eta Euskal Osasun Sistema Publikoa sostengatzen duten printzipioetako bat.

Gaur egun, Osakidetzaren erronka nagusienetako bat da euskal gizartearen zahartzeak eragiten duen erronka demografikora egokitzea. Horrek gaixotasun kronikoak nagusitzea eta pertsonen hauskortasuna eta menpekotasuna areagotzea dakar. Osakidetzak urtero 16 milioi kontsultari ematen dio arreta. Kontsulta hauetan gizarteak kualifikazio altuko, kalitatezko eta balorazio altuko osasun arreta jasotzen du.

KAPITAL NAGUSIA

PROFESIONALAK

Kalitatezko zerbitzua eskaini ahal izateko, instalazio egokiak eta teknologia aurreratuena izateaz gain, funtsezkoa da profesional aditu eta konprometituak edukitzea. Osasun-zerbitzuen oinarrian pertsonekin eta pertsonentzat lan egiten duten pertsonak daude. Hori dela eta, profesionalak dira euskal osasun sistema publikoren kapital nagusia.

Gaur egun, Osakidetzaren egituran 26.500 profesional ari dira lanean, eta % 78 emakumeak dira; Euskadiko emakumeentzako enplegu-emaile handiena gara. Gainera, emakumeak gehiengo dira zuzendaritza-postuetan, arreta-buruzagitzan, baita kategoria profesional gehienetan ere.

HELBURUA, HERRITARREN ONGIZATEA

PREBENTZIOA ETA SUSTAPENA

Osasuna da euskal gizarteak gehien aintzat hartzen duen balioetako bat, osasun-egoera egokia baita beste edozein gaitasun garatzeko aukera ematen digun oinarria. Hortaz, osasuna sustatu eta prebenitzea da Osakidetzarentzako berebiziko zeregina.

Osakidetzak egindako prebentzio-programek ibilbide luzea dute, eta herritarrek konfiantza handia eman diete; parte-hartze tasa altuek eta emaitza egokiek hala frogatu dute. Azpimarratzekoak dira: jaioberrien behaketa, Down Sindromea detektatzea, bularreko, kolon-ondesteko edo zerbixeko minbiziak garaiz detektatzea, eta haurren aho-hortzetako arreta (PADI).

ETENGABE HOBETZEA

BERRIKUNTZA ETA IKERKUNTZA

Osakidetzak osasun-ikerkuntzaren aldeko apustua egiten dut, BioDonostia, BioCruces, BioAraba eta Kronikgune institutuen bidez, unibertsitate eta industria biosanitarioarekin lankidetzan, osasuneko emaitzak hobetzeko, osasun-sistema eraldatu eta euskal gizartearen garapen ekonomiko eta sozialari laguntzeko.

I+G+b jarduera % 3,4 hazi da 2018 urtean. Azpimarratzekoa da garapenean dauden proiektu kopurua, entsegu klinikoak barne, 2,5 aldiz biderkatu direla azken bost urteotan. Horien artean, nabarmentzekoak dira euskal enpresekin lankidetzan egindako proiektuen hazkundea; azken lau urteotan 5 proiektutatik 59 proiektu egitera pasa da.

Vitoria-Gasteizeko Udalak utzitako kortesiazko bideoa

Vitoria-Gasteiz, green capital

Zure egoitza Gasteizen egitea balio handikoa da

Natura

Biztanleko berdegune gehien duen probintzia-hiriburua da Gasteiz. Adibide gisa esango dizugu hirian 150 espezie ezberdinetako 130.000 zuhaitz baino gehiago daudela. Gainera, oinez nahiz bizikletaz egin daitekeen Eraztun Berde batek inguratzen du. Horri guztiari esker, Gasteizek 2012ko Europako Hiriburu Berdea izatea lortu du.

Ekitaldiak

Urte osoan zehar hiriak eskaintzen dituen ekitaldiak hurbiltzea izan daiteke Vitoria-Gasteizera etortzeko beste arrazoi on bat.
Hona hemen galdu ezin dituzun jarduera batzuk: Jolas jaialdia, Jazzaldia, Nazioarteko antzerki jaialdia, Txotxongiloen jaialdia, eta Azkena Rock Festival. Horiez gain, ezin ditugu ahaztu ardoaren eta nanograstronomiaren inguruan antolatzen diren ekimenak.

Hiri monumentala delako

Erdi Aroko hirigunea, monumentu-multzo izendatua 1997an, penintsulako iparralde osoan ederrenetarikoa da eta hoberen kontserbatu denetako bat. Gainera, gotikotik neoklasikora bitarteko arte-lan nabarmenak kontserbatzen ditu Gasteiztik.

Erosketetan aritzeko

Bene-benetan da atsegina Gasteizen erosketak egitea, bai horixe. Gasteizen denda espezializatu eta merkataritza-zentro handiak Erdi Aroko hirigunean dauden liburu-denda, eta artisautzako eta antigoaleko objektuen dendekin uztartzen dira.

Gastronomiagatik

Eskualdeko gastronomiaren platerik tradizionalenetatik euskal sukaldaritza berriaren kreaziorik berritzaileenetaraino, Gasteizen denetik dasta daiteke. Jatetxe, erretegi eta sagardotegi ugari dago bertan. Horretaz gain, pintxoen eskaintza zabala da; tarteka horiek dastatzeko aukera bereziak izango dituzu, besteak beste, pintxoen eta kazolatxoen asteetan.

Hiri eder eta modernoa delako

XIX eta XX mendeetako hiria zabaldu egin da, baina jakin egin du prozesu horretan tradizio estetikoa eta egungo beharrak egokitzen, edertasun handiko espazio eta gune arkitektonikoak sortuaz batera.

Museoengatik

Hiriko historiaren, artearen eta naturaren lekuko asko aurki daitezke Gasteizko museoetako funtsetan, baita tradizio industrialarenak ere. Aukera-sorta zabala eta erakargarria eskaintzen dio hiriak kultur arlo horretan interesa duen orori.

Bertoko tradizio eta jaiengatik

Urte osoan zehar ospatzen dituzte gasteiztarrek euren jaiak. Abuztuaren lautik bederatzira ospatzen da jairik nagusiena, Andre Maria Zuria zaindariaren omenezkoa. Ospakizunetan, ez da inoiz tradiziorik faltako, ezta herri-kirolak ere, direla, pilota-partiduak, dela harri-jasotzea…

Ostatu eskaintza zabalagatik

Era guztietako ostatuak eskatzen dizkizu hiriak: Lo egiteko emateko, aukeran dituzu hotel onenak (bat eta bost izar bitartekoak), Gasteiztik gertu dagoen Paradorea, edo baita 250 pertsona hartzen dituen kanpina ere ostatu hartzea aukera dezakezu. Bestela, kalitatezko landa-turismoko etxe xarmagarrietan atseden hartzeko aukera ere baduzu, Gasteiztik kilometro gutxira.

(Testuaren jatorria: Vitoria-Gasteizko Udala)