Ate irekiak egoiliar berrientzat 2021

SarreraAurkezpen-bideoakAraba ESI ezagutuEspezialitateak, plazak eta ibilbideakElkarketa birtualakIrakaskuntza-egituraOsakidetzaVitoria-Gasteiz

Araba Unibertsitate Ospitaleko Osasun-prestakuntza Espezializatuko Ikasketa-burutza
Arabako Familia eta Komunitate Arretako Irakaskuntza Multiprofesionaleko Unitatea
Euskadiko Lan Osasuneko Irakaskuntza Unitate Multiprofesionala
Osakidetzako Erizaintza Obstetriko-ginekologikoko (Emagina) Irakaskuntza Unitatea
Osakidetzako Osasun Mentaleko Erizaintzako Irakaskuntza Unitatea

Araba ESI ezagutu eta gure zentruetako egonaldiaz jakin beharreko guztia ezagutu

BAME - Anatomia Patologikoa

BAME - Analisi Klinikoak

BAME - Kardiologia

BAME - Kirurgia orokorra eta digestio-aparatukoa

BAME - Dermatologia mediko-kirurgikoa eta Benereologia

BAME - Endokrinologia eta Nutrizioa

BAME - Familia eta komunitatekoa

BAEE - Familia eta komunitatekoa

BAME - Medikuntza Intentsiboa

BAME - Barne Medikuntza

BAME - Neurofisiologia klinikoa

BAME - Obstetrizia eta Ginekologia

BAME - Onkologia medikoa

BAME - Psikiatria

BAME - Laneko Medikuntza

BAME - Urologia

BAEE - Obstetrizia eta Ginekologia

BAEE - Pediatria

BAEE - Osasun Mentala

BAEE - Laneko Medikuntza

BAME - Ospitaleko Farmazia

BAME - Nefrologia

MIR - Oftalmologia

BAME - Erreumatologia

Araba Unibertsitate Ospitalea

Araba Unibertsitate Ospitalea (AUO), Gurutzeta eta Basurtu Unibertsitate Ospitaleekin (Bizkaia) eta Donostia Unibertsitate Ospitalearekin batera (Gipuzkoa),  Osakidetzako ospitale tertziario handienetako bat.

Bi eraikinetan banatua (Santiago eta Txagorritxu), Kanpoko Kontsulten eraikin modernoaren ondoan (2014an inauguratua), bere zerbitzua eskaintzen du 41 unitate asistentzialen bitartez:

AlergologiaNefrologia
Analisi klinikoakPneumologia
Anatomia patologikoaNeurokirurgia
Anestesiologia, bizkorketa eta minaren terapiaNeurofisiologia klinikoa
Digestio-aparatuaNeurologia
Lehen Mailako ArretaObstetrizia eta ginekologia
KardiologiaOftalmologia
Kirurgia orokorra eta digestio-aparatukoaOnkologia medikoa
Aurpegi-masailetako kirurgiaOnkologia erradioterapikoa
Kirurgia ortopedikoa eta traumatologiaOtorrinolaringologia
Kirurgia baskularraPediatria eta arlo espezifikoak
Dermatologia mediko-kirurgikoa eta benereologiaPsikologia klinikoa
Endokrinologia eta nutrizioaPsikiatria
Ospitaleko farmaziaErradiodiagnostikoa
Fisika medikoaErrehabilitazioa
Hematologia eta hemoterapiaErreumatologia
Etxez etxeko ospitaleratzeaLaneko medikuntza
Medikuntza intentsiboaLoaren unitatea
Barne-medikuntzaLarrialdiak
Medikuntza nuklearraUrologia
Medikuntza prebentiboa

Lehen Mailako Arreta

Araba Erakunde Sanitario Integratua, hiriko 15 osasun-zentrorekin, landa-eremuko Lehen Mailako Arretako 7 unitaterekin eta Arabako Espetxeko Zaballa Osasun Zentroarekin.

Araba Erakunde Sanitario Integratua zifretan

2020. urtean AUOko arretaren zenbaki adierazgarriak:

Ohe kopurua776
Ospitaleratze kopurua36.558
Larrialdi kopurua125.156
Egonaldiaren batez besteko iraupena5,03 egun
Okupazio-indizea% 64,70
Kontsulta medikoak584.010
Erizaintzako kontsultak159.414
Ebakuntza kirurgikoak25.121

2020. urtean Lehen Mailako Arretako zenbaki adierazgarriak:

Medikuntzako bisitak 389.569
Medikuntzako bisitak ez-presenzialak789.228
Pediatriako bisitak187.236
Erizaintzako bisitak676.152
Erizaintzako bisitak ez-presentzialak235.294
EAG (medikuntza + erizaintza)107.777

 

HUA, edificio Txagorritxu
AUO Txagorritxu

HUA, edificio Santiago
AUO Santiago

HUA, edificio de Consultas Externas
AUO Kanpo-Kontsultak


Lakuabizkarra Osasun Zentroa

Espezialitateak, plazak eta prestakuntzako ibilbideak

Jarraian, Araba ESIko egiaztatutako espezialitateak erakutsi nahi dizkizugu, 2021 urterako eskura dauden plaza zenbakiarekin eta PDFn deskargatzeko prestakuntzako ibilbidearekin.

EspezialitateakIrakaskuntza-unitatea2021erako plaza kop.Prestakuntzako ibilbidea deskargatu
AlergologiaAUO1PDF 462 kb
Analisi klinikoakAUO1PDF 608 kb
Anatomia patologikoaAUO2PDF 712 kb
Anestesiologia, bizkorketa eta minaren terapiaAUO3PDF 517 kb
Digestio-aparatuaAUO2PDF 494 kb
KardiologiaAUO1PDF 897 kb
Kirurgia orokorra eta digestio-aparatukoaAUO2PDF 422 kb
Kirurgia ortopedikoa eta traumatologiaAUO3PDF 759 kb
Dermatologia mediko-kirurgikoa eta benereologiaAUO1PDF 334 kb
Endokrinologia eta nutrizioaAUO1PDF 390 kb
BAEE – Obstetrizia eta ginekologiaObstetrizia eta Ginekologiako Erizaintzako Irakaskuntza Unitatea (Osakidetza)
AUO
(Basurtuko UOko Irakaskuntza Unitatea)
4PDF 1 mb
BAEE - Osasun mentalaOsasun Mentaleko Erizaintzako Irakaskuntza Unitatea
(Osakidetza)
Vitoria-Gasteiz
10PDF 1 mb
Ospitaleko farmaziaAUO1PDF 900 kb
Hematologia eta hemoterapiaAUO1PDF 977 kb
Medikuntza fisikoa eta errehabilitazioaAUO1PDF 317 kb
Medikuntza intentsiboaAUO2PDF 755 kb
Barne-medikuntzaAUO3PDF 522 kb
Medikuntza nuklearraAUO0PDF 372 kb
Medikuntza prebentiboaAUO1PDF 751 kb
NefrologiaAUO1PDF 778 kb
PneumologiaAUO1PDF 470 kb
NeurofisiologiaAUO1PDF 600 kb
NeurologiaAUO1PDF 395 kb
Obstetrizia eta ginekologiaAUO2PDF 310 kb
OftalmologiaAUO1PDF 1 mb
Onkologia medikoaAUO1PDF 2 mb
OtorrinolaringologiaAUO1PDF 675 kb
Psikologia klinikoaAUO1PDF 378 kb
PsikiatriaAUO2PDF 415 kb
ErradiodiagnostikoaAUO1PDF 318 kb
ErreumatologiaAUO1PDF 292 kb
Familia- eta Komunitate- Arretako Irakaskuntzako UnitateaBAME Familia eta komunitarioa
Araba ESI
18PDF 1 mb
BAEE Familia eta komunitarioa
Araba ESI
6PDF 1 mb
BAME Familia eta komunitarioa
Debagoiena ESI
(Gipuzkoa)
4
BAEE Familia eta komunitarioa
Debagoiena ESI
(Gipuzkoa)
2
Euskadiko Laneko Medikuntzako Irakaskuntzako Unitate Multiprofesionala BAME Laneko Medikuntza2PDF 205 kb
BAEE Laneko medikuntza1PDF 821 kb
Pediatriako eta Arlo espezifikoetako Irakaskuntzako Unitate Multiprofesionala BAME Pediatria eta arlo espezifikoak
AUO
4PDF 1 mb
BAEE Pediatria eta arlo espezifikoak
AUO
2PDF 768 kb
UrologiaAUO1PDF 1 mb
OrduaArloaEstekaSarbide-kodea

Maiatzaren 27a, osteguna

09:00-10:00Anestesiologia, bizkorketa eta minaren terapia136336
10:00-11:00Medikuntza prebentiboa214125
11:00-12:00Kirurgia ortopedikoa eta traumatologia069397
12:00-13:00Psikiatria846760
13:00-14:00Onkologia medikoa448512
14:00-15:00Alergologia473484

Maiatzaren 28a, ostirala

09:00-10:00Medikuntza intensiboa713110
10:00-11:00Otorrinolaringologia085579
12:00-13:00Pneumologia991030
13:00-14:00Digestio-aparatua160053

Maiatzaren 31a, astelehena

09:00-10:00Barne-medikuntza363651
10:00-11:00Anatomia patologikoa427013
11:00-12:00Urologia844267
12:00-13:00Neurofisiologia klinikoa968456
13:00-14:00Erradiodiagnostikoa461988
14:00-15:00Oftalmologia967054

Ekainaren 1a, asteartea

09:00-10:00Kardiologia803737
10:00-11:00Hematologia eta hemoterapia596348
11:00-12:00Nefrologia366818
12:00-13:00BAEE Familia eta komunitarioa---
13:00-14:00BAME Familia eta komunitarioa---

Ekainaren 2a, asteazkena

09:00-10:00Laneko medikuntza782813
10:00-11:00Analisi klinikoak638527
11:00-12:00Psikologia klinikoa766656
13:00-14:00Dermatologia mediko-kirurgikoa eta benereologia110753

Ekainaren 3a, osteguna

09:00-10:00BAME Pediatria eta arlo espezifikoak096432
10:00-11:00BAEE Pediatria eta arlo espezifikoak806158
11:00-12:00Obstetrizia eta ginekologia868644
12:00-13:00Ospitaleko farmazia749170
13:30-14:30Endokrinologia eta nutrizioa000505
13:00-14:00BAEE – Osasun mentala754235

Ekainaren 4a, ostirala

09:00-10:00Medikuntza fisikoa eta errehabilitazioia112405
10:00-11:00Kirurgia orokorra eta digestio-aparatukoa833929
11:00-12:00Neurologia747082
12:00-13:00BAEE – Obstetrizia eta ginekologia403709
13:00-14:00Erreumatologia427472

Egoiliarren prestakuntza 70eko hamarkadan hasi zen, Txagorritxu Ospitalea eraikitzearekin batera. 2012an, Santiago Ospitalea eta Txagorritxu Ospitalea bateratu ziren, eta Arabako Unibertsitate Ospitalea eratu zen. Irakaskuntza unitate bakarra sortu zen, 2 ospitalerekin.

2016ko urtarrilean, Araba Erakunde Sanitario Integratua eratu zen, Lehen Mailako Arreta eta Ospitale-Arreta erakunde bakar batean biltzen dituena. Urte hauetan zehar, irakaskuntza-unitateak koordinatu dira, diziplina-aniztasunaren bidez etorkizuneko profesionalei balioak transmititzea integratuko duen irakaskuntza-dispositibo bat ezartzeko.

Irakaskuntzaren helburuen artean, nabarmentzekoa da ezagutza sustatzea eta partekatzea prestakuntza-plan eta -programen bidez, Araba ESIko profesionalen gaitasunak eta nortasuna erabat hazteko aukera ematen baitu. Horrek guztiak eragin zuzena du aniztasunari estuki lotutako laguntza-lana egiteko motibazioan, non bakoitzak bere ekarpen berezia egiten baitio pertsonen osasunaren zerbitzuari.

Irakasle-taldea osatzen duten profesionalen lanari eta dedikazioari esker, Araba ESIk esperientzia handia du medikuntzako, farmaziako, erizaintzako eta psikologiako egoiliarren osasun-prestakuntza espezializatuan.

AUOko Osasun-prestakuntza Espezializatuko Ikasketa-burutza

Lander Hijona Muruamendiaraz
Ikasketaburua eta AUOko Irakaskuntzako Batzordeko presidentea

Juan Carlos Alonso Blas
Ikasketaburu ondokoa

Idoia Zamora Cordero
Erizaintzako Irakaskuntzako Azpibatzordeko presidentea

Erika Vitoria García
Kalitate teknikaria

María Blanca Marrodán Pérez
Idazkaria

María del Pilar Ruiz Gómez
Idazkaria

Aintzane Larretxi Martínez
Idazkaria

Unitatearen harremanetan jartzeko informazioa

Telefonoak: 945 007 333 - 945 007 759


Arabako Familia eta Komunitate Arretako Irakaskuntza Multiprofesionaleko Unitatea

 

María Jesús Serna Sagarminaga
Ikasketaburua

 

Juan Ricarte Eguidazu
Prestakuntza laguntzeko teknikaria

Sheila Sánchez Gómez
Erizaintzako Irakaskuntzako Azpibatzordeburua

Pilar Ocáriz Oraá
Idazkaria

Unitatearekin harremanetan jartzeko informazioa

Telefonoa: 945 294 091


Euskadiko Lan Osasuneko Irakaskuntza Unitate Multiprofesionala

Inmaculada Muro Ruiz de Arcaute
Ikasketaburua

María Cadiñanos García
Erizaintzako Irakaskuntzako Azpibatzordeburua

Naiara García Ríos
Erizaintzako harremanetarako tutore nagusia Araba ESIn

Unitatearekin harremanetan jartzeko informazioa

Telefonoak: 945 007 265


Osakidetzako Erizaintza Obstetriko-Ginekologikoko (Emagina) Irakaskuntza Unitatea

Gloria Gutiérrez de Terán Moreno
Ikasketaburua

Elena Palacio Bru
Araba ESIko harremanetarako tutore nagusia

María Salgado Carballo
Idazkaria

Unitatearekin harremanetan jartzeko informazioa

Telefonoa: 944 006 590


Osakidetzako Osasun Mentaleko Erizaintzako Irakaskuntza Unitatea

Isabel Alonso Durana
Ikasketaburua

Silvia Hernández León
Araba ESIko harremanetarako tutore nagusia

Unitatearekin harremanetan jartzeko informazioa

Telefonoa: 610 494 722

Ezagutu ezazu Osakidetza

Publikoa, unibertsala eta kalitatezkoa 

1983an Euskal Osasun Zerbitzua sortu zenetik, Osakidetzaren helburua izan da pertsona guztiei osasun-sistema publikoa, unibertsala eta kalitatezkoa bermatzea. Gaur egun, euskal osasun publikoa euskal gizartearen lorpen kolektiboa ere bada, erreferentziako eredua.

Egunerokotasunean, Osakidetzak antolakunde eraginkorra du eta horren ezaugarri dira: bere zentro eta unitateen kudeaketa-autonomia, osasun-arretaren etengabeko hobekuntza helburu izatea eta talde-lana. Hori guztia bertako profesionalen inplikazio eta konpromisoari esker eta osasunaren eremuan ikerkuntza eta berrikuntzaren aldeko apustu garbiri esker lor daiteke.

Osasun sistemaren ardatz nagusia

Pertsonak

Osakidetzaren xedea da pertsona guztien osasunaren alde lan egitea, eta horixe da ekintza guztien ardatza. Osasuna babesteko eskubidea, hortaz, eskubide ukaezina da eta Euskal Osasun Sistema Publikoa sostengatzen duten printzipioetako bat.

Gaur egun, Osakidetzaren erronka nagusienetako bat da euskal gizartearen zahartzeak eragiten duen erronka demografikora egokitzea. Horrek gaixotasun kronikoak nagusitzea eta pertsonen hauskortasuna eta menpekotasuna areagotzea dakar. Osakidetzak urtero 16 milioi kontsultari ematen dio arreta. Kontsulta hauetan gizarteak kualifikazio altuko, kalitatezko eta balorazio altuko osasun arreta jasotzen du.

Kapital nagusia

Profesionalak

Kalitatezko zerbitzua eskaini ahal izateko, instalazio egokiak eta teknologia aurreratuena izateaz gain, funtsezkoa da profesional aditu eta konprometituak edukitzea. Osasun-zerbitzuen oinarrian pertsonekin eta pertsonentzat lan egiten duten pertsonak daude. Hori dela eta, profesionalak dira euskal osasun sistema publikoren kapital nagusia.

Gaur egun, Osakidetzaren egituran 26.500 profesional ari dira lanean, eta % 78 emakumeak dira; Euskadiko emakumeentzako enplegu-emaile handiena gara. Gainera, emakumeak gehiengo dira zuzendaritza-postuetan, arreta-buruzagitzan, baita kategoria profesional gehienetan ere.

Helburua, herritarren ongizatea

Prebentzioa eta sustapena

Osasuna da euskal gizarteak gehien aintzat hartzen duen balioetako bat, osasun-egoera egokia baita beste edozein gaitasun garatzeko aukera ematen digun oinarria. Hortaz, osasuna sustatu eta prebenitzea da Osakidetzarentzako berebiziko zeregina.

Osakidetzak egindako prebentzio-programek ibilbide luzea dute, eta herritarrek konfiantza handia eman diete; parte-hartze tasa altuek eta emaitza egokiek hala frogatu dute. Azpimarratzekoak dira: jaioberrien behaketa, Down Sindromea detektatzea, bularreko, kolon-ondesteko edo zerbixeko minbiziak garaiz detektatzea, eta haurren aho-hortzetako arreta (PADI).

Etengabe hobetzea

Berrikuntza eta ikerkuntza

Osakidetzak osasun-ikerkuntzaren aldeko apustua egiten dut, Biodonostia, Biocruces Bizkaia, Bioaraba eta Kronikgune institutuen bidez, unibertsitate eta industria biosanitarioarekin lankidetzan, osasuneko emaitzak hobetzeko, osasun-sistema eraldatu eta euskal gizartearen garapen ekonomiko eta sozialari laguntzeko.

I+G+b jarduera % 3,4 hazi da 2018 urtean. Azpimarratzekoa da garapenean dauden proiektu kopurua, entsegu klinikoak barne, 2,5 aldiz biderkatu direla azken bost urteotan. Horien artean, nabarmentzekoak dira euskal enpresekin lankidetzan egindako proiektuen hazkundea; azken lau urteotan 5 proiektutatik 59 proiektu egitera pasa da.

Vitoria-Gasteizeko Udalak utzitako kortesiazko bideoa

Vitoria-Gasteiz, Green Capital

Zure egoitza Gasteizen egitea balio handikoa da

Natura

Biztanleko berdegune gehien duen probintzia-hiriburua da Gasteiz. Adibide gisa esango dizugu hirian 150 espezie ezberdinetako 130.000 zuhaitz baino gehiago daudela. Gainera, oinez nahiz bizikletaz egin daitekeen Eraztun Berde batek inguratzen du. Horri guztiari esker, Gasteizek 2012ko Europako Hiriburu Berdea izatea lortu du.

Ekitaldiak

Urte osoan zehar hiriak eskaintzen dituen ekitaldiak hurbiltzea izan daiteke Vitoria-Gasteizera etortzeko beste arrazoi on bat.
Hona hemen galdu ezin dituzun jarduera batzuk: Jolas jaialdia, Jazzaldia, Nazioarteko antzerki jaialdia, Txotxongiloen jaialdia, eta Azkena Rock Festival. Horiez gain, ezin ditugu ahaztu ardoaren eta nanograstronomiaren inguruan antolatzen diren ekimenak.

Hiri monumentala

Erdi Aroko hirigunea, monumentu-multzo izendatua 1997an, penintsulako iparralde osoan ederrenetarikoa da eta hoberen kontserbatu denetako bat. Gainera, gotikotik neoklasikora bitarteko arte-lan nabarmenak kontserbatzen ditu hiriak.

Erosketak

Bene-benetan da atsegina Gasteizen erosketak egitea. Gasteizen denda espezializatu eta merkataritza-zentro handiak Erdi Aroko hirigunean dauden liburu-denda, eta artisautzako eta antigoaleko objektuen dendekin uztartzen dira.

Gastronomia

Eskualdeko gastronomiaren platerik tradizionalenetatik euskal sukaldaritza berriaren kreaziorik berritzaileenetaraino, Gasteizen denetik dasta daiteke. Jatetxe, erretegi eta sagardotegi ugari dago bertan. Horretaz gain, pintxoen eskaintza zabala da; tarteka horiek dastatzeko aukera bereziak izango dituzu, besteak beste, pintxoen eta kazolatxoen asteetan.

Hiri eder eta modernoa delako

XIX eta XX mendeetako hiria zabaldu egin da, baina jakin egin du prozesu horretan tradizio estetikoa eta egungo beharrak egokitzen, edertasun handiko espazio eta gune arkitektonikoak sortuaz batera.

Museoak

Hiriko historiaren, artearen eta naturaren lekuko asko aurki daitezke Gasteizko museoetako funtsetan, baita tradizio industrialarenak ere. Aukera-sorta zabala eta erakargarria eskaintzen dio hiriak kultur arlo horretan interesa duen orori.

Bertoko tradizioak eta jaiak

Urte osoan zehar ospatzen dituzte gasteiztarrek euren jaiak. Abuztuaren lautik bederatzira ospatzen da jairik nagusiena, Andre Maria Zuria zaindariaren omenezkoa. Ospakizunetan, ez da inoiz tradiziorik faltako, ezta herri-kirolak ere: pilota-partiduak, harriak-jasotzea...

Ostatu eskaintza zabala

Vitoria-Gasteizek ostatu aukera guztiak eskaintzen dizkizu. Bat eta bost izar bitarteko hoteletan, inguruan kokatzen den Paradorean edo kanpinetan lo egin dezakezu. Vitoria-Gasteiztik kilometro gutxi batzuetara kalitate eta xarma handiko landetxeak eta landa-turismoak ere aukera ditzakezu.

(Testuaren jatorria: Vitoria-Gasteizko Udala)