Euskadiko Alboko Esklerosi Amiotrofikoa Elkarteak goraipatu du AUO-ko Paliatiboen lana

ADELA-k (Euskadiko Alboko esklerosi amiotrofikoa elkarteak) eskertu nahi izan du AUO-ko Arigarriak zerbitzuaren lana eskultura polit baten bidez, gaixoei eta senideei emandako dedikazio eskertzeko ikur gisa.

536_IMG20150617084041Neurologia zerbitzuak sustatuta eta Gonzalez doktorearekin buruan, gure ospitalean, duela urte batzuk hasi zen arreta arigarren prozesua.

Jakina denez, gaixo hauek beste zerbitzu batzuen laguntza behar dute: Arnasa, Nutrizioa eta Errehabilitazioa, batez ere. Horregatik, zainketa aringarriak zerbitzu horien koordinazioa hartu du bere gain: ELA-ren bide klinikoa deritzotena.

Pazienteei hilean behin ordua ematen diete, eta zerbitzu guztiekin kontsulta pasatzen dute. Zerbitzu horiek saio kliniko batean kasu bakoitza aztertzen dute. Horrela, era eraginkor batean elkartzen dira lan asistentzial eta kliniko guztiak, Mari Jose Almaraz-ek, Zainketa Paliatiboen Medikuak, azaltzen duenez.

Kasuak kudeatzeko erizainak, Elena Abascal-ek, azpimarratzen du zerbitzuak arreta ematen diola pazienteari hasierako diagnostikotik. “ELA-ko gaixoari diagnostikatua da beste patologiak baztertu ondoren, eta zerbitzura nekatuta heltzen da, porrot sentsazio batekin. Ezin da ahaztu paziente hori arigarria dela betiko, eta, gainera, ondokoek oso harreman estua dute berarekin. Prozesu luze baten ostean, gure lana datza bere beharrak eta senideenak kontuan hartzean eta laguntzean diziplina askotariko taldeak planteatzen dituen erabaki teurapetikoak hartzen, bere preferentziak eta bizitza mugatuaren pronostikoa kontuan harturik”, zehazten du.

Merezitako aitormena da langile hauentzat, gozotasuna, maitasuna eta gaixo eta senide egoten jakitea behar dituen lan konplexua egiteagatik. Balore horiengatik guztiengatik jaso dute saria.

Zorionak!