Gamarrako Eskolako ikasleek bisitatu dute Txagorritxuko sukaldea

Gamarrako Ostalaritza Eskolako 15 ikaslek bisitatu zuten duela gutxi Txagorritxuko sukaldea, hirugarren urtez.

Bisita horren helburua da ikasleek instalazioak ezagutzea eta ikustea nola kudeatzen den tamaina honetako sukalde bat. “Interesatzen zaie ikustea nola daramagun kontratazioaren kudeaketa, dietak, egutegiak, zerbitzuaren antolakuntza” azaltzen du Pablo Olartek, sukaldeko taldeburuak.

Olartek esaten du ikasleek beti galdetzen dutela ospitalean praktikak egiteko aukerari buruz. Izan ere, gure zentroak badu akordio bat eskola horrekin, ikasleren batek praktikak egin ditzan.

Beraz, tradizio bat bihurtu den oso bisita didaktika interesgarria izan zen laster sukaldariak izan direnen prestakuntzarako.