Gaur hasiko dira Araba Unibertsitate Ospitalea zabaltzeko obrak Txagorritxun eraisteko lanekin

Eraisteko lanak bi hilabete eta erdietan burutuko dira, gero, AUOko Ospitaleko Zerbitzu Orokorretako eraikin berria egiten hasiko da 30 hilabete bueltan amaitzeko asmotan.

Gaur, martxoak 27, heziak jartzen hasiko dira baita zirkulazioa egokitzen ere. Geroago, aparkalekuko markesina eta prefabrikatutako modulua kentzen arituko dira ondoren eransten dugun planningaren arabera.

Eraispenak dirauen bitartean sarbideak eta irtenbiderakoak orain arte bezala jarraituko dute baita anbulantzienak eta ibilgailu pribatuenak ere. Etxerako Ospitalizazio Zerbitzuko ibilgailuen plazak eta taxien geltokikoak Jose Atxotegiren kalera eramango dituzte. Izan ere, parking sarbidera kokatutako aparkalekuko 80 plaza inguru kenduko dituzte.

Araba ESIk Ospitaleko erabiltzaileei eta langileei eta arabar guztiei lanen ondorioz eragindako molestiengatik barkamena eskatu nahi die, era berean, zentroaren inguruan kontuz ibili eta seinaleak errespetatzeko eskaera egiten die.

Ospitale moderno bat eraikitzen gaude etorkizunean zerbitzu hobeak eskaini ahal izateko.