Hipertentsio Arteriala eta Arrisku kardiobaskularreko Euskal elkarteko XX. bilera

Datorren otsailaren 2an Gasteizko Europa Jauregian SOVASTHA elkartearen XX. bilera egingo da eta bertan hizlari Araba ESIko bi profesionalek parte hartuko dute, Gonzalo Maldonadok Endokrinologia zerbitzuko buruak eta Ramon Sarachok, Nefrologia zerbitzuko mediku ondokoak.

Bide batez, moderatzaile moduan Araba ESIko Familia eta Komunitateko Medikuntzako lau egoiliar arituko dira.

Bilerarako izen ematea dohain da eta erantsitako programaren buletineko 2. orria beteta egin daiteke, 945006842 faxera bidaliz edo korreo elektronikoko helbide honetara bidaliz: sovastha@sovastha.org