IHAN-UNICEF akreditazioa jaso du Olagibel osasun-zentroak

Edoskitzea eta jaiotza-artatzea humanizatzearen aldeko ekimenak, UNICEFek eta OMSek bultzatua, ospitaleak eta osasun-zentroak animatu nahi ditu jaiotzaz geroztik edoskitze naturala babestu eta laguntzeko praktikak bideratu ditzaten.

Yolanda Tazok, Olagibel osasun zentroko pediatriako erizaina eta Araba ESIko edoskitze komiteko kidea, hartu zuen joan den otsailaren 26an Osasun Ministerioko akreditazioa jasotzeko ardura.

Lortutako egiaztagiriak, IHANaren 1D Fasean, Olagibel Osasun zentroari aitortzen dio aldaketa prozesua bideratzeko prest dagoen osasun zentro moduan, eta iristen da Pediatria Zerbitzuko profesionalen inplikazioari erantzuna eman nahirik. Zentrotik aita-amei hainbat ikastaro eskaintzen zaizkie: asteroko tailerrak edoskitze naturala bermatzeko, saio monografikoak, edoskitze naturalari buruzko web-orria, twitter kontua eta edoskitzea bermatzeko foroa. Hori guztia sei hilabetera arte edoskitze naturala bakarrik sustatzera zuzendua jaioberriarentzat elikagai onena moduan.

Edoskitze naturalak elikagai beharrezkoenak eta molekula bioaktiboak eskaintzen ditu eta honek organismoaren funtzionamendu zuzena izaten laguntzen du eta sistima inmunitarioa indartzen du. Onurak dakartza maila indibidualen, baita familiar eta sozialean ere, gure osasun sistemari dirutan aurreztea dakarkio gainera.

Hala ere, egungo tasak OMSek ezarritako gomendioen azpitik leudeke. Esmeraldako Santa Kruz Salasek egindako ikerketa batek (UCM 2018) edoskitze motaren eta osasun sanitarioaren arteko harremana ezartzen du eta gai honen inguruko oso datu argigarriak eskaintzen dizkigu. Emaitzek osasun gastu sanitarioaren kostua %128,96an murrizten dela adierazten dute edoskitze naturala sei hilabeteetan eman edo ez eman, morbilitatea handitzen baita, bai eta baliabide sanitarioen gehitzea eta kontsumo farmakologikoaren handitzea ere. Batez beste urtean osasun sisteman 51.225.769 euro aurrezten direla ikusten da, soilik edoskitze naturala lehendabiziko sei hilabeteetan %50era handituz gero. Emaitzek osasun gastu sanitarioaren kostua %128,96an murrizten dela adierazten dute edoskitze naturala sei hilabeteetan eman edo ez eman, morbilitatea handitzen baita, bai eta baliabide sanitarioen gehitzea eta kontsumo farmakologikoaren handitzea ere. Batez beste urtean osasun sisteman 51.225.769 euro aurrezten direla ikusten da, soilik edoskitze naturala lehendabiziko sei hilabeteetan %50era handituz gero.