II. World Kafea Araba ESI

Honen bidez gonbidatu nahi zaituztegu “Araba ESIko II. World Kafea” ekitaldian parte hartzera. Bertan, 150 pertsonak ideiak, ezagutza eta esperientziak emateaz gain, haien inguruko hausnarketa egingo dute, Araba Erakunde Sanitario Integratua erakundea zabaltzeko eta hazteko xedeaz.

World Kafea txandakako bost mahaitan oinarrituko da. Mahai bakoitzaren ardatza izango da Euskaliteko Kudeaketa Aurreratuaren Ereduari dagozkion bost elementuetako bat. Hau da:

  1. Estrategia
  2. Bezeroak
  3. Pertsonak
  4. Gizartea
  5. Berrikuntza

Noiz izango da?

World Kafe honek hiru ordu eta erdiko bost saio independiente izango ditu, partaideak joan daitezen gomeni zaien datan. Saio horiek otsailaren 20, 21, 23 eta 24an izango dira, 11:30 - 15:00 arteko ordutegian; eta, otsailaren 22an 16:00 - 19:30 arteko ordutegian Lakua-Arriaga Osasun Zentroan.

Nola eman izena?

Lehengo eta behin, orrialde honetan dagoen galdetegia bete eta bidali behar duzu, eta aukeratu zein saiotan parte hartu nahi duzun.

Eskabidea jaso ostean, dena zuzen badago, baieztatzeko posta elektroniko bat bidaliko dizute, ongi etorri ematen dizun orrialdera sartzeko baimenarekin. Han, saio prestatzeko interes bereziko informazioa aurkituko duzu eta baita bete behar duzun laneko galdetegi bat. Galdera horien emaitzak erabiliko dira saioetan jorratuko diren puntuak definitu eta egituratzeko.

Gogoratu: Zure izen-ematea ez da behin betikoa izango, baieztatzeko posta elektronikoa jaso arte. Izen-ematearen hurrenkeraren araberako murriztutako 150 plaza.

Izena emateko imprimakia

Izena emateko epea: otsailaren 16ra arte

Norberaren datuak

Izena *

Abizena *

Harremanetan jartzeko

Telefonoa *

Posta elektronikoa *

Helarazi nahi al diguzu iruzkinen bat?