Ikerketa-Saria Artikulu Nazional Onenari

Mejor_articuloAUOko Onkologia Ginekologikoaren Unitateak artikulu nazional onenaren lehen saria lortu zuen Esker On Araba 15 sariketan.

Hona hemen izenburua: "Tratamiento quirúrgico del cáncer de endometrio: ¿qué pasaría si no realizamos biopsia intraoperatoria?."

Egileak: María Cuadra, Nagore Ceberio, María Rodríguez, José Luis Mendizabal, Javier Gorostiaga eta Iñaki Lete. Horiek guztiak AUOko Onkologia Ginekologikoaren Unitateari atxikita daude. AUOko Obstetrizia eta Ginekologiaren Kudeaketa Klinikoaren Unitatea. Hemen duzue lanaren laburpen bat.

Endometrioko minbiziak nagusiki tratamendu kirurgikoa du, eta honako hauek hartzen ditu: hasierako estadioetan anexektomia bikoitzeko histerektomia egitea edota aurreratuago dauden gongoil paraaortikoak eta epiploi-gongoilak erauztea. Oro har, ebakuntza egin aurretik erabakitzen da interbentzio kirurgiko mota, baita horren hedapena ere. Horretarako, bi proba osagarri hartzen dira oinarri: endometrioko biopsia eta erresonantzia nuklear magnetikoa (RNM).

  • Helburua: jakinda adierazitako proba osagarrietan hainbat zailtasun eta muga daudela, proposatu genuen gure zerbitzuan operatutako endometrioko minbizietan kirurgia aurreko eta ondorengo estadifikazioaren artean dauden diskordantziak aztertzea.
  • Metodoa: horretarako, atzera begirako ikerketa egin genuen 2005eko urtarrilaren 1etik 2014ko abuztuaren 31ra bitartean laporoskopiaren bidez operatutako endometrioko minbizien inguruan, eta honako hauek kalkulatu genituen: interbentzio kirurgikoa baino lehen egindako RNMen eta endometrioaren biopsien sentsibilitatea, espezifikotasuna, balio prediktibo positiboa eta balio negatibo prediktiboa. Halaber, histerektomiaren piezaren biopsia intraoperatorioa egin ez dutenen kasuan gutxiegi eta gehiegi tratatu diren emakumeen portzentajea ere aztertu zen.
  • Emaitzak: epe honetan, endometrioko 174 minbizi operatu ditugu. I. estadioan zeuden tumoreen diagnostikorako RNMren sentsibilitatea %95,09koa izan zen, espezifikotasuna %63,33koa, balio prediktibo positiboa %93,37koa eta balio prediktibo negatiboa %70,37koa. Ebakuntza aurreko biopsiarako, 1. graduko tumoreak detektatzeko sentsibilitatea %90,91koa izan zen, espezifikotasuna %65,38koa, balio prediktibo positiboa %74,77koa eta balio prediktibo negatiboa %86,44koa. Biopsia intraoperatoriorik egin izan ez balitz, I. estadioan zeuden 166 emakumeetatik 21ek (%12,65) gutxiegizko tratamendua jasoko zuten, eta %3,61ek, berriz, gehiegizko tratamendua.
  • Ondorioa: endometrioko minbiziaren hasierako estadioetan, pieza kirurgikoaren biopsia intraoperatorioa egitea ezinbestekoa da tratamendu gehiegi edo gutxiegi ez izateko.

Gure ikerketak hainbat ebidentzia ematen ditu endometrioko minbizia (hauxe da minbizia ginekologiko ohikoena) maneiatzeko jokabidea aldatzen laguntzeko, eta, ondorioz, tumore horien hasierako estadioetan eginiko biopsia intraoperatorioak sistematikoki egitean, halabeharrezkoak izan daitezen.