Paziente inmunodeprimituentzako logelen lekualdaketa AUO Txagorritxun

AUO Txagorritxuko B fatxada eraisteko obrak direla eta, C fatxadara eraman ditugu paziente hematologiko immunodeprimituentzako gela bereziak, obretan sortutako hautsetik babestuago egon daitezen.

Presio positiboa duten 4 gela prestatzeko lanak egin dira 6. solairuan eta, bide batez, «kutxa bikoitz» bat instalatu da kontrolean.