Iñaki Zorrilla, Psikiatriako doktore berria

OSI Araba ESIko psikiatra den Iñaki Zorrilla espezialitate horretako doktore  berria, arrakasta handiz defendatu ondoren gertakari mistoekin nahasmen bipolarraren epe luzeko pronostikoari buruzko doktorego-tesia.

Ikerketaren xedea zen alderatzea oinarrizko mailan gutxienez gertakari misto bat  zuten pazienteen epe luzeko eboluzioa nahasmen bipolarreko diagnostikoko gertakari maniakoak jasan zituztenekin, eremu sanitario batean (Vitoria-Gasteiz).

Lanaren hipotesia hau zen: gertakari mistoak zituzten pazienteek epea luzean gertakari bipolarreko eta buruaz beste egiteko portaerako pronostiko txarrago bat dute, ospitaleratzeari dagokionez. Horretarako, hamar urtez jarraipena egin zioten nahasmen bipolarra zuten 120 pazienteko lagin bati eta zenbait aldagai aztertu zuten, besteak beste, gertakarien kopurua eta intentsitatea, ospitaleratzeak eta buruaz beste egiteko portaera.

Datuak aztertu eta gero,  ondorioztatu da aldagai batzuk (alkohol gehiegi hartzea, sintoma psikotikoak eta buruaz beste egiteko portaera) hasierako dataren araberakoak dira. Mania mistoa epe luzean pronostiko txarreko faktore bat da, eta, ondorioz, paziente horiek gertakari  eta ospitaleratze gehiago pairatzen dute.