ISO 9001:2008 Kudeaketa Sistemaren jarraipenerako kanpo auditoretza Araba ESIn

Ekainaren 13, 14 eta 15 artean Araba ESI DNV enpresako  hiru profesional talde batek auditatu zuen Txagorritxu eta Santiago egoitzetan ISO 9001:2008. Araubideari jarraituz egiaztatutako prozesu batzuen jarraipena egiteko asmoz.

Kudeaketa sistema batek bere produktu eta zerbitzuen kalitatea eskaini eta hobetze aldera osatu beharreko betekizuna aztertzen ditu  ISO nazioarteko arauak, hain zuzen ere.

Egun, honako zerbitzu hauek egiaztuta daude ospitalizazioan:

  • Txagorritxu egoitza: Transfusioa eta Hemoderibatuak, Loaren Unitatea, Etengabeko Estimulazio kardiakoa, Helduentzako larrialdiak,  Esterilizazioa, Pazienteen elikadura, Kanpo Farmazia eta Medikuntza Intentsiboa.
  • Santiago egoitza: Medikuntza Intentsiboa, Medikuntza Nuklearra, Psikiatria UHP, Transfusioa eta Hemoderibatuak, Garbiketa eta Sukaldaritza. Horretaz gain, 2016an, Santiagoko Larrialdietako Zerbitzua auditatu dute lehendabiziko aldiz, lehendik Txagorritxukoek  egin izana zuten moduan.

Auditoretza jaso duten zerbitzuak hauexek izan dira: Loaren Unitatea, Txagorritxuko Etengabeko Estimulazio kardiakoaren Unitatea eta Kanpo Farmazia, baita Santiago egoitzako Psikiatria Ospitalizazio partzialeko Unitatea eta Garbiketa Zerbitzua ere. Era berean, egoitza bietako Helduentzako Larrialdi Zerbitzuak eta Medikuntza Intentsiboko Unitateak auditatu dituzte.

Instalakuntzan egon ziren artean Araba ESIko prozesuetako kudeatzaileak eta kalitateko teknikariak lagundu zituzten auditoriako ikuskatzaileak une oro. Izan ere, Araba ESiko kudeatzailek eta teknikari horiek kudeaketa sistema finkatu duten zerbitzuei jarraipen metodologikoa egiten diete.

Amaitzeko, ekainaren 15ean, asteazkenean, hain zuzen ere, saio bat egin zen eta auditoreek ateratako ondorioak adierazi zituzten eta, era berean, Erakundea hobetze aldera gauzatu ahal diren neurri batzuk proposatu zituzten.

Izan ere, Prozesuaren ostean zerbitzu guztiek ISO 9001 egiaztapena mantentzea lortu  dute zerbitzu guztiek, eta, lehenengo aldiz, Santiago egoitzako Larrialdi Zerbitzua ere barne sartu da.