IV. World Kafea Araba ESI 2019 - Martxoak 20

Honen bidez Araba ESIko IV. World Kafe 2019 ekitaldian parte hartzeko gonbidapena luzatu nahi dizugu. Jardunaldi honetan, erakunde kanpoko nahiz barruko 60 pertsonen ideiak, ezagutzak eta eskarmentuak, azaleratu eta eztabaidatzeko aukera izango da. Hau dena burutuko da Araba Erakunde Sanitario Integratuak ”Pertsonak lanpostuan: alderdi psikosozialak“ deritzon inguruan.

World Kafea faktore-psikosozialak eta haien lan-testuinguruan dakarten inpaktua identifikatzeko zuzendutako hainbat dinamikatan datza; beti ere, helburua ESIrekin lotuta dagoen ekintza plana definitzea duelarik.

Noiz izango da?

World Kafea Lakua-Arriaga Osasun Zentroan egingo da. Bi saio burutuko dira, bakotza hiru ordu eta erdikoak, 11:00tik 14:30era. Gure proposamena hauxe da: zuk martxoaren 20ko saioan parte har dezazun, izan ere, taldeak sortu dira ordezkaritza homogeneoa izan dadin.

Hala ere, proposatutako egunean joaterik ez baduzu, esaguzu mesedez, eta beste saioan kokatzen saiatuko gara.

Izena nola eman?

Gurekin kolaboratzera animatzen bazara, mesedez, bete ezazu hurrengo galdetegia.

Zure eskaera behin jasota, eta zuzena bada, baieztapen e-maila jasoko duzu.

Gogoratu: zure izen ematea ez dela eraginkorra izango, baimentzen zaituen mezu elektronikoa jaso arte.

Izena emateko inprimakia

Epea: martxoaren 15a arte

    Norberaren datuak

    Izena *

    Abizena *

    Harremanetan jartzeko

    Telefonoa *

    Posta elektronikoa *

    Helarazi nahi al diguzu iruzkinen bat?