Jose Manuel Agud, erretiro lasai bat

IMG_0032Barne-medikuntzako nagusiak, Jose Manuek Agudek, 2016 urteari hasiera eman dio merezitako erretiro batekin besopean. Beti irribarretsu dagoen donostiar zuhur honek agur esaten dio Txagorritxuri, bertan 37 urtez osasun arloan lanak eman ostean.

Agudek prestakuntza Salamancan jaso, espezialitatea Madrilen egin eta Gasteiz aukeratu zuen, “iparraldean, etxetik gertu, erosoago” sentitzen baitzen. Gogoko zuen hirian lan egin nahi zuen, gainera jaioberria zen ospitale batean.

Ia lau hamarkadatan Agud doktorea aldaketa askoren lekuko izan da, beste espezialitate batzuekin lotutako eta hiesa bezalako gaixotasunei aurre egin edo aringarrien zainketan, gaixotasun arraroetan, eta abarrean lagun behar izan duen espezialitatean.

Harro sentitzen da lehen mailako arretarekin izan dituen harremanez eta hainbat mediku eta hainbat erizainekin lana eta esperientziak konpartitu izanaz.

Orain bere buruari erretiro lasai bat planteatu dio. Berak irribarretsu esaten duenez, “bizitza ez da hasten erretiro hartu ondoren”. Soilik pentsatzen du familiari denbora gehiago ematean, itsasoko airea hartzean eta bizitzak aurrera egitean. Beraz, oso erretiro lasai eta merezia.