Kanabisa eta nahasmendu bipolarra

Kanabisari uzteak hobetu ditzake emaitza kliniko/funtzionalak, gertakari maniako/mixto baten zehar?

(Iñaki Zorrilla, Ana Gonzalez-Pinto, Purificacion Lopez y Saioa Lopez Zurbano. Beste lankide batzuen laguntzarekin: Barbeito, Aguado, Haro eta Ortiz)

Artikuluaren helburua da ebaluatzea nahasmendu bipolarra duten eta gertakari maniako/mixto baten ostean kanabisa hartzeari utzi zioten pazienteek emaitza kliniko eta funtzional hobeak lortu ditzaketen, kontsumoarekin jarraitzen dutenen edo sustantzia hori inoiz hartu ez dutenen aldean?

Horretarako, EMBLEM (Manian medikazioaren neurketa longitudinalaren ebaluazio europarra “European Mania in Bipolar Longitudinal Evaluation of Medication”) ikerketaren emaitzak aztertu ditugu. 530 ikertzailek 14 herrialdetan egindako bi urteko azterketa prospektibo eta behatzaile bat izan da. Gertakari maniakoarekin (hiperaktibazio motorra, pentsamenduaren abiadura handitzea, ideia megalomaniakoak, etab.) edo mistoarekin (depresio gogo-aldarteari lotutako hiperaktibazio motorra) nahasmendu bipolarra duten helduen datuak aztertu ziren hartan. 3.684 paziente bildu ziren, eta bi fasetan banatu zuten ikerketa: fase akutua, une basaletik 12. astera; mantentze-fasea, 12. astetik 24. hilabetera. Berriz, pazienteak hiru taldetan sailkatu ziren, kanabisaren kontsumoaren arabera:1) oraingo kontsumoa (12. astetik 24. hilabetera arteko bisitaldietan behatutakoa) 2) aurretiko kontsumoa, baina ez oraingoa (lehen 12 asteotan zeharkako kontsumoa, baina ez ondorengoa) 3) kontsumitzaileak ez direnak. Kanabisaren kontsumoaren eta aldagai kliniko eta funtzionalen arteko harremana aztertu zen, erregresio-logistikoaren ereduen teknika estadistikoen bidez.

Azken emaitzetan sartu zituzten 1.992 paziente: % 6’9 oraingo kontsumitzaileak ziren, % 4’6 antzinako kontsumitzaileak eta % 88’5ek ez du inoiz kontsumitu. Aldagai klinikoei dagokienez, aldeak antzeman ziren (P < 0,019) antzinako kontsumitzaileek erremisio sintomatikoaren tasa handiagoak zituzten (%38,7), baita adin txikiko ez errekuperatzaileak (% 42,1) eta gaixo-berritzeak (% 29,8).

Erregresio logistikako teknikak erabili ziren, erakutsi zutenak antzinako kontsumitzaileek lortzen zituztela antzeko emaitzak, inoiz kontsumitu ez dutenen aldean (guztiak  p<0’05); berriz, oraingo kontsumitzaileek erremisio sintomaikoen tasa txikiagoak zituzten (P = 0.004) eta berreritze handiagoak (P = 0.014), laneko ez gaitasuna (P = 0.016) eta lan-narriadura handiago batekin bakarrik bizi zirenak (P = 0.016), ez kontsumitzaileen aldean.

Ondorioz, ikerketa honek adierazten digu gertakari maniako/mixto baten zehar kanabisa hartzeari utzi zioten pazienteek lortzen dituztela antzeko emaitza funtzional eta klinikoak, inoiz kontsumitu ez dutenen aldean; berriz, kanabisaren kontsumoari eusten dioten pazienteek errekurrentzia-tasa handiagoak dituzte eta funtzionamendu psikosozial txarrago bat.