Kardiologia zerbitzuko buruzagitzari utzi dio Fernando Arósek

2016ko martxoaren 31n Fernando Arós Borau doktoreak 65 urte betetzeak ekarri dio gure erakundean egiten duen jardueraren aldaketa.

Izan ere, 2016ko apirilaren 1etik aurrera utzi dio Kardiologiako zerbitzuburua izateari, eta beraz, zerbitzuaren arduraduna izateari. Horrela, bere jarduera egingo du Mediku ondoko gisa Bihotzeko Errehabilitazioan, eta zerbitzuko ildo estrategikoetako ikertzaile nagusi gisa.

Araba ESIko Zuzendaritzak denon aurrean eskertu nahi du Arós doktorearen lidergoa eta eguneroko lana, gure Kardiologiako zerbitzua arrera, irakaskuntza eta ikerkuntza mailetan erreferentea izan delako. Era berean, laguntza eskatu nahi diogu maila horri eusten eta hobetzen jarraitzeko.

Osakidetzak ezarritako ildoen arabera, zerbitzuetako buruzagitzak batzen jarraitzen da ESIn, arauak zehazten duen bezala. Une honetatik aurrera, datozen hilabeteetarako epe iragankor bat zabaldu da, Kardiologia Zerbitzuburua lanpostuaren deialdi publikoarekin hasten dena.

Apirilaren 1etik aurrera, eta aldi baterako, Kardiologia zerbitzuko arduraduna Ángel Loma-Osorio dok. izango da, oraingo zerbitzuburua baita. Eginkizun horretan, erdi-mailako arduradun hauen laguntza izango du: Cordo, Martínez Ferrer, Torres eta Alonso doktoreena.