Laster transfusio prozesuan segurtasun sistema bat ezarriko da Araba ESIn

Euskadiko Autonomia Erkidegoan, odola eta ehunak emateak eta odol-osagai, ehunak, zelula jasotzeak edo inplanteak egiteak eragiten dio urtean 100.000 pertsona baino gehiagori.

Euskadin eta Araba ESIko zentroetan transfusioa jasotzen duten pertsonen kopuru handia kontuan hartuta, ezinbestekoa da pazientearen segurtasuna bermatzea  transfusioaren prozesua osoan zehar. Hori dela eta, lagin, pertsona eta dokumentuen identifikazio-prozesua puntu kritiko bat da prozesu horretako edozein fasetan, haren trazabilitatea eta segurtasuna bermatzeko.

Datorren apirilean Araba ESIk bat egin du fase guztietan transfusio-prozesuaren korporazioko sistema informatizatua zabaltzearekin. Hau da, ahalezko hartzaileari lagina ateratzea, gurutzatu eta odola gordetzeko prozesua eta hartzaileari transfusio egiteko prozedura.

GRICODE® izeneko segurtasun-sistema hau osatzen dute pazienteak identifikatzeko eskumutur propio batzuek eta  egin beharreko urrats guztien prozesu horretako erizaintzako eta Transfusio Zerbitzuko profesionalak gidatzek dituzten PDA motako tresna batzuek. Horrela bermatu nahi da uneoro pazienteari dagokion produktu egokia ematen ari dela.

GRICODE sistemari esker hauek dira posible:

  • Lotzea zalantzarik gabe pazientea, laginak, transfusio-eskaera eta hemosagaiak
  • Irakurketak egiten dituen erabiltzailearen sinadura elektronikoa
  • Hemoosagaiaren unitatea ziurtatzea: transfusioa egin beharreko hemosogaia   konprobatzea transfusio zerbitzuan.
  • Paziente egiaztatzea:Transfusioaren paziente hartzailearen oheburuan ziurtatzea-
  • Hemobehaketa oheburuan:  bidaltzea transfusioaren erreakzioari buruzko lehen txostena
  • Erregistratzea pazientearen bizi-konstanteak eta transfusioari buruzko bestelako informazioa
  • Optimizatzea prozesuak: Denborak murriztea eta hemoosagaien erabileraren jarraipena hobetzea.
  • Datuak aztertzea: txostenak eta estatistikak
  • Datuak bidaltzea beste sistema informatiko batzuetara

Sistema hau pilotatzen hasiko da AUO Santiagoko erizaintzako bi unitatetan ( 6.A eta 5.B solairuetako erizaintzako unitateak), apirilaren 3.astean. Etengabe zabalduko da AUO Santiago eta AUO Txagorritxuko gainontzeko unitateetara.