Lehendabiziko ikastaro aurreratua jaioberrien eta pediatriako BBBri buruzkoa Araba ESIn

Ikastaro hau sortzen da osasun profesionalak jaioberrien eta pediatriako BBBren (bihotz-biriketako berpiztearen) inguruan hezteko helburuaz, egun indarrean dauden gidetan oinarritutako eredu teoriko-praktikoen, simulazioen eta megakodeen bidez

Zergatik da hain garrantzitsua BBBri buruzko formazioa? Zenbat eta gehiago entrenatzen garen, orduan eta hobeto erantzungo diogulako bizi-arriskuei. Horrexegatik, ikastaro hauek ez dira soilik garrantzitsuak formazioan dauden profesionalentzat, baizik eta aldiriko eguneratzeak behar beharrezkoak dira osasun alorreko profesional guztientzat.

 “Jaioberrien eta pediatriako BBBri buruzko ikastaro aurreratua” joan den maiatzean egin zen Blanca Lodosoren gidaritzapean. Araba ESIko pediatra eta bere jarduna oinarritu zuen jaioberri, eskolako ume eta bularreko umeen geratzeen aurrean jarraitu beharreko urratsen eguneratze eta birpasa teoriko-praktiko zehatzean.

Ikastaroaren alderdi teorikoa Jakinsarea plataforma bidez egin zen. Formazio praktikoaren diseinua egin zen jaioberrien eta pediatriako BBBren Espainiako taldearen jarraibideak kontuan izanik, eta Kanpo Kontsultetako eta AUO Txagorritxuko eraikinetan eskaini zen, eta Gure ospitaleko eta Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko jaioberrien eta pediatriako BBBren inguruko instruktoreen esku egon zen. Horietaz gain, irakasle aritu ziren Mendaro, Zumarraga ospitaleetako eta osasun zentroetako praktikatan zeuden lau instruktore.

Espezialitate ezberdinetako 12 egoiliar izan ziren ikastaroko ikasleak: pediatria, erizaintza pediatrikoa, medikuntza intentsiboa, anestesiologia eta berpiztea; horien ikerketek eta eskainitako inplikazioak megakode eta praktika ezberdinetan, ikastaroaren garapena erraztu zuen.

Ikastaroa antolatzeko Araba ESIko Pediatria Zerbitzuak erreferente izan zuen Gurutzetako Unibertsitate Ospitalea. Gainera, arlo ezberdinetako lankideen inplikazio eta laguntza izan dute, hala nola, erditzea, jaioberriak, Kanpo Kontsultak, UTE…

Pediatria Zerbitzuak espero du ikastaro hau etorkizunean egingo diren edizioen lehendabizikoa izatea.