Loaren apnearen aurkako I. Sukalde Tailerra egin du Araba ESIk

Araba ESIko sukaldariek trebatu dituzte loaren apnea eta obesitatea duten pazienteak sukaldaritza osasungarrian.

Sukalde tailerra apirilaren 11n eta 12an egin zen AUO Santiagon eta eskainitako hainbat saioetan 15 bat pazientek hartu zuten parte. Saio bakoitza lo ohituren eta nutrizioaren inguruko hitzalditxo batekin hasi zen; hizlariak Maria Jesús Mendaza eta Carmen Elvira izan ziren; ondoren, taldeak ospitaleko sukaldera hurbildu eta menu osasungarri eta goxoa prestatu zuten sukaldarien laguntzaz. Sukaldariak Maribi Rodriguezen gidaritzapean aritu ziren.

Loaren apnea duten pazienteen %80ak gainpisua edo obesitatea dute eta soilik %10a egiten dute dieta; horrexegatik Araba ESIko Loaren Unitateak, endokrinologo, nutrizionista, erizain eta ospitaleko sukaldeko zerbizuarekin batera, aurrekaririk gabeko ekimen hau jarri du abian eta sukaldaritza osasungarriaren oinarrizko ikastaro hori paziente talde berezi horri eskaini dio.