LOPD: Erabiltzailearen betebeharrak

Osakidetzako Segurtasun Dokumentuaren 100. Arauari jarraiki, hona hemen datu pertsonalen tratamenduaren edozein fasetan parte hartzen dutenek kontuan hartu beharreko betebehar garrantzitsuenen laburpena.

  • Datu pertsonalen tratamenduaren edozein fasetan parte hartzen duen pertsona orok jakin behar du datu horien «erabiltzaile» gisa jokatzen duela, eta, horren ondorioz, sekretu profesionala bete behar duela.
  • Sekretu profesionala gordetzeko betebeharrak denbora mugagabea du, baita Osakidetzarekin duzun harremana amaitu ostean ere.
  • Sistemara sartzeko kredentzialak norberak bakarrik erabiltzekoak dira.
  • Eskura dituzun baliabideak zure lana betetzeko bakarrik dira.
  • Zure esku utzitako ekipoa babestea zure ardura da.
  • Behar bezala baimendutako ekipoak bakarrik konekta daitezke sare informatikora.
  • Mahai gainean, zure lanerako behar duzun informazioa baino ez duzu izango.
  • Behar den baimena dutenek bakarrik erabil ditzakete euskarri erauzgarriak (CDak, DVDak, USB memoriak, kanpoko diskoak…).
  • Baimena duten erabiltzaileek gailu adimendun mugikorrak erabil ditzakete, eta horiek PIN/Pasahitzarekin babestu behar dituzte.
  • Posta elektronikoa, salbuespenak salbu eta ezarrita dauden bermeak baliatuta, datu pertsonalik ez duten mezuetarako da.
  • Informazio zifratua partekatzen baduzu, deszifratzeko pasahitza bide ordezko edo seguru baten bitartez jakinarazi beharko da.
  • Behar-beharrezkoa den informazioa bakarrik eskatu behar da, eta, informazioa emateko orduan, behar den baimena duenari bakarrik eman behar zaio.
  • Edozein erabiltzailek, datuen segurtasunerako kaltegarria den edo izan daitekeen gorabeherarik atzemanez gero, bere erakundeko segurtasun-arduradunari jakinarazi behar dio.
  • Ez da dokumenturik ahaztuta utzi behar inprimagailuetan, batez ere datu pertsonalak dituztenak.
  • Datu pertsonalak dituzten paperezko dokumentuak giltzapean gorde behar dira armairuetan edo tiraderetan.
  • Datu pertsonalak dituzten paperezko dokumentuak suntsitu egin behar dira, gehiago behar ez badira.
  • Hauek dira Osakidetzaren bide digital ofizialak: webgune korporatiboa, egoitza elektronikoa eta sare sozialak, Komunikazio Korporatiboko Arloaren esku.