Medikuntza nuklearrak segurtasuna handitu du urtero dituen hamar mila pazienteentzat

AUOko Santiagoko Medikuntza Nuklearreko Zerbitzuak bi egoitzetako eta Debagoieneko hamar mila paziente baino gehiago artatzen ditu urtero, hainbat eta hainbat patologiaren diagnostikoen eta tratamenduen artean.

nuclearMedikuntza nuklearra giza sistema organiko orori aplikatzen zaio. Onkologian, gernu-azterketetan, azterketa endokrinoetan, tiroideetako patologian, hezurren dentsitometrietan, hatsaren testean eta abarretan erabil daiteke. 2014an, 7.648 diagnostiko egin zitzaizkien bi egoitzetako eta Debagoieneko pazienteei (horietatik 918, onkologikoak), baita 1.500 laborategi-azterketa inguru ere.

Zerbitzuaren kezka nagusietako bat pazienteen segurtasuna da, nahiz eta kontrol zorrotzak egiten diren eta horri buruzko araudi bat badagoen. Horregatik, 26 langileko talde horrek proaktiboagoa izan nahi du, eta diziplina anitzeko talde bat sortu ahulguneak aztertzeko eta segurtasuna eta arriskuen kudeaketa indartzeko. Medikuntza nuklearra AUOko Txagorritxuko Erradiofisikarekin batera aritzen da ekipoak, erradiazioa, kutsadura eta abar kontrolatzeko.

Garrantzitsua da jardun hori, kontuan harturik hutsegite medikoak direla herrialde garatuetako heriotza-arrazoi nagusietan hirugarrena: 200.000 pertsona hiltzen dira horregatik urtean.

Pazientearen segurtasuna zera da: arreta sanitarioarekin lotutako alferrikako kaltearen arriskua apaltzea gutxieneko onargarri bateraino.