Oineko eta orkatilako kirurgiari buruzko eguneratze ikastaroa Araba ESIn

 

2018ko urriaren 18an eta 19an, AUOko Oinaren eta Orkatilaren Unitateak kirurgia ortopedikoaren inguruko bilera zientifikoa antolatu zuen AUO Santiagoko areto nagusian. Bertan, Estatu osoko ehun espezialista baino gehiago izan ziren

Mark S. Myerson Estatu Batuetako prestigio handiko traumatologoak ere parte zuen, izan ere malformazio larriak zeuzkaten bi paziente gazteri ebakuntza konplexuak egin zizkien. Ebakuntzak gainera, grabatuak izan ziren, ondoren euren zabalkundea burutzeko.

AUOko Oinaren eta Orkatilaren Unitatea 2013 urtearen amaieran sortu zen, AUO Santiagoko eta AUO Txagorritxuko hainbat profesional Kanpo Kontsultetako eraikinean kokatu zirenean. Gaur egun, Rocío Fernández, Ana Iribas eta Roberto de los Mozos ari dira unitatean, Mikel Legorburu atalburuaren gidaritzapean.

Duela gutxi, giltzarrizko bi aurrerapauso eman dira unitatean: batetik, oin-aurreko kirurgia bezalako ohiko kirurgietarako protokolo zehatz bat garatzea, eta bestetik, patologia ohikoenen ataleko hileroko bilerak egitea. Ildo horretan, gaur egun, oin-aurrekoko Kirurgia Handi Anbulatorio-ko protokolo bat prestatzen ari da lantaldea. Horri esker, ospitaleratze egun kopurua murriztuko da, eta ondorioz, paziente bakoitzaren segimendu hurbilagoa egingo da  Kanpo Kontsultetan.