Olarizu Osasun Zentroak Udaberriko jaian parte hartu du

Udaberriro moduan, duela 25 urtez geroztik, joan zen maiatzaren 19an, larunbata San Cristobal eta Adurtza auzoko Udaberriko jaia ospatu zen. Olarizu Osasun Zentroko langileak ere egun horretan bertan izan ginen mediterranear dietari buruzko ginkana bat antolatuaz.

Loli Calle. Araba ESI.

Udaberriko jaia aldarrikatze ekitaldi bat izanez hasi zen herritarrentzako elkartze guneak lortzea bilatzen zuena. Gasteizko Udalak gizarte etxea eta zentro sozikulturala eratu ondoren, elkartasun festa bilakatu da, urtero jasotako dirua auzo elkarte batek lideratutako elkartasun egitasmo batera bideratzen baita.

Hainbat erakundek, gizarte etxearekin batera Hegoalde sare sozio-komunitarioa osatzen dugunok, antolatzen dugu festa. Bertan talde bakoitzak urte osoan zehar egindako lana erakusteko gune bat du eta heldu eta haurrentzat tailerrak, musika ikuskizunak, dantzak… antolatzen ditu. Era berean, kirol lehiaketak antolatzen dira, eta haurrek gaztelu puzgarriez, Gargantuaz, tirolinaz… goza dezakete.

Olarizu Osasun Zentrotik, Olarizu Osasun Sarean integratua dagoena, ginkana original bat prestatu dugu honako lelo honekin ‘Mediterranear dietak maitemintzen gaitu’ eta hiru proba zituena: olio dastatzea, zeinetan oliba olio birjinaren propietateari buruzko informazioa eman dugun; ariketa proba bat, proba horretan parte hartzaileek sirtakia dantzatu behar zuten, mediterranear dantza nagusiena; eta galdera sorten eta atsotitzak osatzeko proba, mediterranear dietarekin erlazionaturikoak.

Festa guztiz arrakastatsua izan zen, gure ginkanan 85 pertsona baino gehiagok parte hartu zuten eta kasu askotan, familia osoak izan ziren probak gainditzen animatu zirenak.

Loli Calle erizaina da eta Olarizu Osasun Zentroan lan egiten du. Zentro horretako Erizaintza eta Interbentzio Komunitarioko arduraduna da.