Osakidetzako zeladoreak “Etorkizuna eraikitzen”

Joan den ostiralean, azaroak 9, Osakidetzako Zeladoreen VI. Jardunaldia izan zen Vitoria-Gasteizko Artium-ean. Beste behin ere, Araba ESIko profesionalak arduratu dira “Etorkizuna Eraikitzen” lemapeko jardunaldia hau antolatzeaz, Donostialdea ESIren eta Ezkerraldea Enkarterri Gurutzeak ESIren laguntzaz

Mª Jesús Múgica Osakidetzako Zuzendari Nagusiak hasiera eman zion Osakidetzako 140 profesional baino gehiago eta Nafarroako, Kantabriako eta Andaluziako hainbat ordezkari elkartu dituen bilera honi.

Jardunaldiaren lehen zatian, pertsonen ongizateaz arduratzen diren erakundeak eraikitzeko ezinbestekoak diren bi alderdi jorratu ziren: profesionalen harrera eta gizalegezko tratua pazienteak artatzean.

Hirugarren mahaian, hainbat gai izan zizen hizpide, besteak beste, zeladoreen lanean teknologia berriak sartzea edota gaixotasun neurokritikoa duten pazienteen artapena.

Amaitzeko, “Ilusioak sortzen, jarrera bat, giza faktorea” izeneko azken ponentzian, gure ingurune hurbileko hainbat kirolari izan ziren protagonistak, haien artean Londresen 2012an domina lortu zuen Maider Unda kirolaria, eta Ibai Gómez eta Koikili Lertxundi, Alavés Deportivo-ko eta Athletic Bilbao-ko jokalariak hurrenez hurren.

Jardunaldiari amaiera emateko, Javier Pedrosak, Araba ESIko Langileen Zuzendariak, zeladoreen lana aitortu ondoren, eskerrak eman zizkien zeladoreei eta jardunaldiaren Araba ESIko antolatzaileei bereziki.