Osaraba berri bat, Osaraba bera

responsive-layout

Zergatik Osaraba berri bat?

Osarabaren edukiak kudeatzeko plataforma zaharrak bazituen gabezi tekniko eta ikusteko gabezi batzuk, edukien kudeaketa eraginkor bat oztopatzen zutenak. Beraz, berriak publikatzeko eta kontsumitzeko modua hobetzeko beharra genuen.

Zer ez da aldatu?

Osarabak berak eusten dio helburu  nagusiari: Araba ESIrentzat interes bereziko berriak komunikatzea. Berrien kategoriak berberak dira eta edukiak berdinak dira, orain arteko bide beretik eskuratu daitezkeenak. Hedapenari dagokionez, argitalpen bera da, baina berrikuntza teknologikoari esker, erabat berritu egin dugu.

Zer aldatu da?

cropped-favicon.jpgBizkortasuna. Berriek ez dute itxaron behar 15 egun argitaratzeko. Edukiak argitaratuko dira gertatu ahala edo beharrezkoa denean, etengabe. Hamabostekari bat bidaltzen jarraituko dugu, aurretiaz argitaratutako berrien laburpena izango dena. Gaur egungo komunikabide digital batek ematen dituen aukerak kontuan hartuta, Osaraba plataforma bizirik bat da.

Laburbilduz, Osarabak gertatutakoa kontatzen zuen hamabostekari txiki bat izateari utzi dio, eta berehala eta uneoro, gertatzen dena kontatzen duen kide bihurtzen da.

Erabiltzaileentzako hobekuntzak

  • Edukiaren sarbide hobea, dataren araberako berrien feed bati eta erabilera handiko diseinu bati esker, non berriak argitaratzen diren aldizkari baten formatuan, azala eta ikusteko elementuekin, eta ez loturen zerrenda zahar bat bezala.
  • Eduki aberasgarriak. Berriak oso ikusgarriak dira.
  • Berriak bilatzeko gaitasun aurreratua klik baten bidez, bai edukien, bai kategorien, bai etiketen arabera.
  • Eduki moldagarriak, Osaraba orain primeran irakur daiteke gailu guztietan (ordenagailua, tablet, eskuko telefonoa,…)
  • Osaraba berriak ahalbidetzen du Europako araudiaren erabilerraztasunaren eskakizunak betetzea.
  • Benetako sarbide elebiduna, berrien artean berehalako hizkuntza aldaketarekin.

Hobekuntzak edukien kudeaketan

Osaraba berriak  nabarmen hobetzen ditu sorkuntza eta edukien kudeaketa, bai abiaduran bai gaitasunean. Orain ikusteko gaitasun eta gaitasun administratibo handiko kudeatzaile moderno bat dugu, testuak editatzeko zein baliabideak kudeatzeko. Horri esker, argitaratzen dugu azkarrago eta kontrol handiagorekin.

Beste hobekuntza batzuen artean, plataforma berriari esker, hauek egin ditzakegu:

  • Irudien galari aurreratua sartzea
  • Kanpoko edukiak sartzea (bideo, audioak,…)
  • Edukiak maketatzea modu aurreratu batean (taulak, botoiak, zutabeak, testu-estilo anitz, …)
  • Berehala erantzutea komunikazio azkar eta lehentasunezko bat behar duten berriei.
  • Edukiak aztertzeko gaitasuna, berrien inpaktua eta errendimendua neurtzeko, eta, horrela, etorkizunean hobekuntza egiteko.
  • Plataforma hobetzeko gaitasuna, beharren arabera funtzioak handituz modu modular batean, segurtasun eta babes handiagorekin, eta, argitaratze eta edukien kudeaketaren estandarretan oinarrituta.
  • Abiadura eta eraginkortasun handiago bat edukiak sortzean, argitaratzeko tresna berriei esker.

Plataforma berriari erantsitako abantailak

Orain arte, Osaraba hamabostekaria zen, non berriak argitaratuta zeuden data bakar batean. Horrek sortzen zuen aldizkari bakoitza irla independente, hedatu, irakurri eta editatzea zaila zena.

Plataforma berriari esker, berri bakoitzera sar daiteke, eta, horrela, berriak argitaratu ditzakegu intranetean eta beste bide batzuetan. Horrek ematen digu hedapena egiteko gaitasun handiago bat, batez ere, laneko interes bereziko berrietan eta jakinarazpenetan. Horrez gain, beraien artean erlazionaturiko berriak estekatzeko aukera ematen du.

Berriak argitaratzea ez dago lotuta data batekin edo  gutxieneko eduki-kopuru bat izatearekin. Premiazko berriak badaude, argitaratzen dira beharrezkoak direnean. Ekitaldiei buruzko berriak eta efemerideenak aurretiaz presatu daitezke, beharrezkoak direnerako prest egon daitezenen.

cabeceza-itheme2-b

Laburbilduz, etorkizunerako aldaketak

Plataforman egindako aldaketa guztiek ziurtatzen digute Osaraba bihurtzen dela argitaratzeko plataforma berri bat, gaur egungo beharretarako prest dagoena. Orain, Osarabaren ardatza berria da, eta ez buletin bat. Beraz, aldaketa bat, non ez den ezer aldatzen, dena aldatu ahal izateko.