Paziente onkologikoen urteroko bilera AUOn

AUOko Eguneko Ospitale Onkohematologikoak, laugarren urtez jarraian, bilera bat antolatu du paziente onkologikoekin, senideekin eta Minbiziaren Kontrako Elkarteko boluntarioekin.

Urteroko bilera horretara 8-10 paziente eta senide joan ohi dira, eta Minbiziaren Kontrako Espainiako Elkarteko boluntario eta langileak, Erizaintzako eta Farmaziako langileak, eta Onkologiako, Hematologiako eta Erradioterapiako medikuak.

Helburua da jasotako arretaren balantzea egitea eta denen artean puntu komun batzuk bilatzea, zerbitzuek eskaintzen dituzten zaintzak hobetzen laguntzeko. Bilera horien emaitza izan da, adibidez, itxarote-denborak laburtu izana.

Joan den azaroaren 4an, paziente, senide eta elkarteko boluntario eta langileez gain, AUOren aldetik, han izan ziren Hematologiako burua eta Eguneko Ospitaleko, Onkohematologiako eta Erradioterapiako solairuko gainbegiraleak.

Oso topaketa irekiak izaten dira, eta nork bere bizipen eta esperientziak azaltzen ditu, asmo konstruktiboz, zenbait kontu bateratu ahal izateko.