Pazientearen segurtasunaren eremuan, farmaziako kontziliazioa

IMG_1475

Duela gutxi Araba ESI izan zen Donostian izandako Osakidetzako pazientearen segurtasunari buruzko IV Jardunaldian. Han, Isabel Ibañezek, San Martin osasun-zentroko familia-medikuak, eta Ainhoa Quintanak, Araba Unibertsitate Ospitaleko farmazialariak, ponentzia bat aurkeztu zuten farmaziako kontziliazioari buruz.

Horrela bada, ulertu behar da kontziliazioa prozesu formal bat dela; hain zuzen, pazientearen ohiko medikazioa arreta jaso ostean agindutako medikazioarekin alderatzean datzana.

Informazio zehatza eta osoa falta dela medio, medikazioa da gertaera kaltegarrien lehen kasua eta segurtasun arazorik ohikoenetariko bat.

Arretako trantsizioan (ospitaleratzea, zerbitzura eramatea eta ospitaleko alta) egiten den preskripzioaren edozein aldaketa aztertu eta idatzi behar da. Desadostasunak dagozkie aurretiaz pazienteak hartzen zuen medikamentuen eta arretako trantsizio baten osteko agindutako medikamentuen arteko aldeei.

Jatorrian egon daitezke antolakuntza arazoak eta faktore erraztatzaileak (patologia anitz, medikazio asko, automedikazioa,…).

Izan ere, kontziliazio on bat egiteko beharrezkoa pazientearen historia farmakoterapeutika lortzea, haren medikazio aktiboarekiko aldeak antzematea eta konpontzea, eta azkenik, agintzen duenari jakinaraztea. Azken helburua da pazientearen historia farmakoterapeutika ahalik eta osoen, zehatzen eta eguneratuen izatea ahalbidetzen duen prozesu bat garatzea. Horrela, arriskuko egoerak, ondorio kaltegarriak eta ospitaleratzeak saihestu daitezke.

Europar Batasunean, Kalitate eta Pazientearen Segurtasuna Europako Sarearen barruan badago proiektu bat osasun-zentroetan praktika seguruak ezartzeko. Euskadiko eremuan, badago koordinaturik eta sarean lan egitea ahalbidetzen duen Pazientearen Segurtasunaren Estrategia (2013-2016). Horri esker, praktika onak konpartitzen dira eta baita proiektuak garatu ere.

Ibañez eta Quintana medikuek burutzen duten ekintza-planak bilatu nahi du ospitalean hastea medikazioaren kontziliazio-prozesu bat. Xede-populazioa Barne-medikuntzan ospitaleratzen diren eta San Martin lehen mailako arretako zentroa duten pazienteak dira. Lan honetan hamabi profesionalek dihardute.

Azkenik, azterketaren emaitzek adierazten dute kontziliatzeak denbora behar duela eta ez dela prozesu automatiko bat. Adituek azaldu dute lehen mailako arretako, ospitaleko eta komunitateko zenbait zerbitzuren arteko lankidetza emankorra eta estimulatzailea izan dela. “Etorkizunari begira suposatzen dugu beste era batean lan egingo dela” esaten dute.