Pazienteen Historia Klinikora (elektronikoa eta paperezkoa) sartze okerrak

Osabide Global eta Osabide-AP informatikako programen bidez, Historia Kliniko Batua gure zentroetara zabaltzeari esker, baimena duena sar daiteke pazienteen historia klinikoa.

Hori berez, arreta klinikoa emateko, oso onuragarria izan daiteke, baina oker erabiliz gero, ondorio latzak ekar ditzake. Horien berri eman nahi dizuegu:

1.- SARTZE DESEGOKITZAT hartzen da, asistentzia, ikerketa, irakaskuntza, azterketa epidemiologiko eta osasun publikoan zuzendaritza, planifikazioa, fakturazioa edo epaiteko arrazoiak direla justifikatzen ez den sarrera oro. Nahiz eta langile sanitarioa izan, aurreko arrazoietariko bat ezin bada justifikatu, langile horrek ez dauka pazientearen historia kilinikoaren edukia ikusteko eskubiderik.

2.- Osabide Global, Osabide-AP, Clinic, Sistema Informado Berria, Osanaia,… informatikako programek uzten dute historia klinikora sartu direnen erregistroa (izen eta abizenak)

3.- Pazienteak badu eskubidea jakiteko nor sartu den bere historia klinikoan, sartze oker bat egon delako susmoa izanez gero.

4.- Pazienteak salaketa jarri dezake historia klinikora txarto sartu den ustezko pertsonaren aurka.

5.- Txarto sartzeagatiko zigorrak ekarri ditzake 6 hilabetetik 2 urtera arteko espetxeratzea,  300.000 eta 600.000 euro bitarteko isunak eta zenbait inhabilitazio-aldi (10/1995 Lege Organikoa, azaroaren 23koa, Zigor Kodearen 197. 3. artikulua).

6.- Ordenagailua irekitzean, lehen pantailan onartzen dugu erabiltzaile bakoitzak “erantzukizun guztia hartzen duela gain, segurtasun-arauak, informazioari  buruzko konfidentzialtasuna eta jabetza intelektualaren eskubideak betetzeko”. Hau da, erantzukizuna da txarto sartzen den prestonarena.

7.- Sartzeko pasahitzak norberarenak eta besterenezinak dira. Pasahitza beste pertsona bati esaten dionak bere gain hartzen du pertsona horrek egindakoa.

8.- Historia klinikoetara sartze zuzena eta pazientearen konfidentzialtasun-eskubidea bermatze aldera, 2016ko urtarrilaren 1etik aurrera, sistematikoki Araba ESIn ospitaleratutako pazienteen historia klinikoen barruko auditoriak egiten dira, jarritako maiztasunaren araberakoak. Sartze okerrak antzemanez gero, dagokion espediente informatiboa irekiko da. Horren ondorioz,  diziplina-espedientea ireki dakieke arrazoiak egon direla justifikatu ezin duten pertsonei, sartzeko arauak zehazten duenaren arabera.

Aurreko informazio guztia soilik dagokio paziente baten historia klinikora oker sartzeari. Historiaren edukia zabaltzeak eta sekretua ez gordetzeak dakarte datuak babesteari eta konfidentzialtasunari buruzko indarreko lege-hauste handiago bat.