Pediatriako larrialdiak lekualdatzea AUO Txagorritxun

Alarma-egoerari aurre egiteko eta pediatriako biztanleen premiazko laguntza hobetzeko, AUO Txagorritxuko Pediatriako Larrialdiak martxoaren 20an 1. solairura eraman ziren

Sarrera AUO Txagorritxuko ate nagusitik egiten da, eta bertan harrera espezifiko bat dago 24 orduetan.

Era berean, haurdunaldiarekin zerikusia duten sintomak edo erditzearen fase aktiboko sintomak dituzten Larrialdietako Zerbitzura doazen emakume haurdunak AUO Txagorritxuko ate nagusitik sartu behar dira, harrera espezifiko hori dagoen tokitik, eta handik erditze-eremura laguntzen zaie.