Profesional euskaldunak identifikatzeko sistema

EuskararenormalizacionLinguistican normalizazio planak aurrera egin ahala, Osakidetzan gero eta gehiago gara kalitateko asistentzia-zerbitzua euskaraz eman dezakegun profesionalak. Hala ere, gure paziente eta bezeroek sarri askotan zailtasunak izaten dituzte langile elebidunok identifikatzeko orduan. Hori dela eta, ‘e-euskaraz’ ikurra sortu zuten, pazienteek hura ikusi eta euskaraz ze zerbitzutan eta ze profesionalekin egin dezaketen erraz jakin zezaten.

Profesional elebidunek era boluntarioan erabiliko dute ikurra. Horrela, mezu argia emango dugu aditzera: identifikaturik azaltzen diren enplegatuek gaitasuna ez ezik, borondatea ere badute asistentzia-lana euskaraz egiteko.

Aurreko kontuan hartuta, lerro hauen bidez gonbitea egin nahi dizuegu gure zerbitzu erakudeko Profesionalak Artatzeko Unitatera jotzeko, pin hauen bila.