“Psikiatriako eguneratzeari buruzko ikastaroak” 400 aditu baino gehiago bildu zituen Gasteizen

Aurten ere Gasteizen bildu ziren ehunka profesional, “Psikiatria eguneratzeari buruzko ikastaroan”. Topaketa hau estatu mailan erreferentziaduna da, arlo honetako ezagutzak eta esperientziak gaurkotzeko.

Arabako Unibertsitate Ospitaleak, Arabako Ospitale Psikiatrikoak EHUko Neurozientziak sailak eta Medikuntza Fakultateak antolaturiko jardunaldiak Europa Jauregian izan ziren martxoaren lehen astean. Horien barruan, ikastaro bat bideratu zuten profesional hauek: Miguel Gutierrez, Ana Gonzalez-Pinto, Edorta Elizagarate eta Pedro Sanchezek.

Izan ere, oraingo eztabaidak izan ziren ezagutza berri eta psikiatriako alternatiba berrien inguruan. Beste gai batzuen artean, honako hauek mahairatu ziren: lehen gertakari psikotikoak dituzten pazienteen tratamendua eta kanabisaren kontsumoa; eskizofrenia sendatzeko erronka; agitazio psikomotorraren arazoa edo inflamazioa, mekanismo etiopatogeniko gisa; tabakoa eta psikosia; nahasmendu bipolarrean eta eskizofrenian bide berriak, besteak beste. Egitarau handi hau osatu zuten errehabilitazio kognitiboari buruzko ikastaro batek eta psikiatriako egoiliarren estatuko lehen ikastaroa ospatzeak.

Zalantzarik gabe, partaidetza handiko eta eduki askoko topaketa izan zen, urtero Gasteiz psikiatriako erreferentea bihurtzen duena.