Salamancako Ospitaleko zuzendari batzuek bisitatu dute Araba Laborategi Zentrala

Salamancako Ospitaleko zuzendari talde batek Araba Laborategi Zentrala bisitatu zuen pasa den otsailaren 4an. Ordezkaritzaren buru gerente eta zuzendari medikoa izan ziren. Beraiekin batera erizaintzako ordezkariak eta Analisi Klinikoak, Mikrobiologia eta Hematologiako buruak ere izan ziren.

Ana Quinteiro doktoreak azaldu zien bisitariei Laborategien Plan Zuzentzailea, Euskadiko laborategi guztien sareko funtzionamenduaren bidez eraginkortasuna bilatzen duena.

Gure laborategiak mugarri garrantzitsuak lortu ditu 2013ko urrian martxan jarri zenetik, bai bere lan dinamikan bai ekonomiaren eta pertsonen kudeaketaren aurrezkian.

Ezaguna denez, Osakidetzako zentroen lana hilero aztertzen duen zuzendaritza eta koordinazio organo bat dago.

Kanpo-kontsultetako 8. solairuan dagoen Arabako Laborategi Zentralak egunean 25.000 analisi egiten ditu. Zerbitzua zentralizatzeari eta puntako teknologiari esker badugu laborategi azkar, seguru eta eraginkor bat.