Santiago eraikinean artxiboa bateratzen da

AUOko zerbitzu eta unitatea batzeko prozesuarekin jarraituz, jakinarazi nahi dizuegu Dokumentazio klinikoa/artxiboa unitatearen lekualdaketa, hain zuzen, Santiago eraikinera.

Artxiboaren batze fisikoa egingo da Santiago egoitzan, maiatzaren 27an, ostirala.

Dokumentazio klinikoko zirkuitua:

Ohiko lehentasuna:

  • AUO KKKKn eta Txagorritxu eraikinean sortutako dokumentazio guztia gutun-azal itxi batean bidaliko da Txagorritxuko beheko solairuan dagoen erregistrora, esanez “DIGITALIZACIÓN ARCHIVO SANTIAGO”. Han Zerbitzu Orokorretako gidariak jasoko du dokumentazio hori, 10:30ean, eta Santiago eraikineko artxibora eramango du, digitalizazioa egiteko.
  • Bilketa hori egunean BEHIN egingo da.

Premiazko lehentasuna:

  • Zirkuitu honen barruan sartzen da 24 ordu baino gutxiagotan eskaneatu behar den dokumentazioa.
  • Premiazko dokumentazioa Txagorritxu eraikinean sortzen bada, gutun-azal itxi batean bidaliko da, esanez “DIGITALIZACIÓN URGENTE” dela, eta Harrera Nagusian aurkeztu behar da. Han, eskaneatzeaz eta Santiago eraikinera bidaltzeaz arduratuko dira eta.
  • Premiazko dokumentazioa AUO KKKKn sortzen bada, gutun-azal itxi batean bidaliko da, esanez “DIGITALIZACIÓN URGENTE” dela, eta beheko solairuan aurkeztu behar da. Han eskaneatzeaz eta Santiago eraikinera bidaltzeaz arduratuko dira eta.
  • Digitalizatzeko premiazko dokumentazio guztia, Txagorritxu eraikinean zein AUO KKKKn jasotakoa, eskaneatu eta bidali behar da posta-elektroniko hauetara:

hospitalsantiago@osakidetza.eus

antonio.patronamado@osakidetza.eus 

Denboralditxo batez, Txagorritxu eraikineko artxiboan pertsona bat egongo da, intzidentziei aurre egiteko. Berarekin harremanetan jartzeko telefonoa hau da: 817129 (08:00-15:00).