Santiago Eraikineko Kardiologiako ospitaleratzea ixtea

AUOren berrantolaketan aurrera egiteko xedeaz eta Plan Funtzionalari eta Plan Zuzentzaileari jarraituz, 2016ko otsailaren 1etik, astelehena, Txagorritxu eraikinean (5.A, 5.C eta 7. C solairuetan) elkartuko da Akutuen kardiologia guztia, eta, berriz, Santiago eraikinean itxiko dira paziente kardiako akutuentzako oheak.

Santiago eraikinean Kardiologia Zerbitzuko profesionalek lanean jarraituko dute, behar dituzten ospitaleratutako pazienteei proba osagarriak egitea bermatzeko, eta era berean, laguntza emateko Barne Medikuntzari sail arteko kontsultetan.

Urtarrilaren 29tik, ostirala, ez da ospitaleratzerik egingo AUO-Santiagoko Kardiologiako oheetan. Arretako zirkuituak egoki antolatzeko, kalitatea eta segurtasuna bermatuz eta egoitzen arteko leku-aldaketak gutxituz, jarraitu behar zaien deribazio-irizpideak hauek dira:

Txagorritxu eraikineko Kardiologian ospitaleratu / eramateko pazienteak

  • Sindrome Koronario akutu agerikoa edo ustezkoa.
  • Ospitaleratzea behar duten sinkopea edo palpitazioak.
  • Ospitaleratzea behar duten erritmoko nahasteak (bardi edo takiarritmia), koadro klinikoan nagusiak direnak.
  • Gailuaren berrikuspena behar duten estimulazio-tresnen (DAI, DAI-TRC, MP) eramaileak.
  • De novo bihotzeko gutxiegitasuna (lehen aldiz) < 75 u.ko pazienteengan.
  • Kardiopatia iskemikoa/balbularra duen pazientearengan bihotzeko gutxiegitasun ezaguna, komorbitate nagusirik gabe

Santiago eraikineko Barne-Medikuntzan ospitaleratu / eramateko pazienteak

  • Bihotzeko gutxiegitasuna koadro klinikoan komorbitate nagusia.
  • Tratamendu paliatiboa emateko ospitaleratzea behar duten bukaera-faseko bihotzeko gutxiegitasuna.
  • Bigarren mailako takiarritmia (ad. aurikula-fibrilazioa) edo beste prozesu batzuek baldintzatuta, prozesuak eraginda, AUO-SANTIAGON ospitaleratu beharko luketen pazienteengan.

Santiago eraikinean, ospitaleen arteko bihotzeko patologiako sail arteko kontsultak  Barne-Medikuntzako Zerbitzuak bere gain hartuko ditu.  Behar izanez gero, zerbitzu horrek kardiologiako balorazioa eskatuko du. Kardiologia Zerbitzuak egoki deritzen bihotzeko ohiko miaketa osagarriak egingo dira Santiago eraikinean.

Paziente akutua, ezegonkortasun hemodinamikoa duten premiazko larrialdia artatuko ditu Zainketa Intentsiboetako zerbitzuak, orain arte bezala. Kasu horietan erreferentea zerbitzu hori izango da.