Etiketatze: Araba ESI

"La gente aquí se ha dejado la piel"

Araba ESIk eskerrak eman nahi dizkio El Correo-ri, Araba ESIko profesional eta zerbitzu eta unitate guztiak egiten ari diren lan eta esfortzu handiari buruz egindako erreportajeagatik. Eskertu nahi ditugu bai AUO Txagorritxuko, bai AUO Santiagoko, bai AUO Kanpo-kontsultetako, bai EAGko, bai Lehen Mailako Arretako profesional guztiak, koronabirusaren krisia dela eta egiten ari diren lanagatik. Eskerrik asko bihotz-bihotzez guztioi!

Agate Deuna Araba ESIn

Goizean Zabalgana Eskolako umeek Zabalganako Osasun Zentroan eta arratsaldean Toki Eder Ikastolakoek Txagorritxun ospatu dute Agate Deuna festa, ohiko euskal kantak abestuz.

Araba ESIk abesbatza propio bat sortzea bultzatzen du eta hartan parte hartzera animatzen ditu langileak

Araba Erakunde Sanitario Integratuak (Araba ESI) lehen urratsak eman ditu berrogeita hamar ahots inguruk osatuko luketen abesbatza sortzeko. Bultzatzaileetariko bat, zuzendaria izan dena, Patxi Bezares da. Patxik Santiago eraikinean ebakuntza gelako zeladore lan egiten badu ere, badu musikaren inguruko curriculum handi bat. Izan ere, duela urte batzuk Santiagon abesbatza baten buru izan zen, baina ekimen hura ez zen aurrera atera.

Araba ESIko zuzendaritza taldearen aurkezpena

Araba ESIko zuzendaritza taldea osatzen duten sei kideek euren buruaren aurkezpena egin zuten urtarrilaren 22an, plantillaren 150 pertsona aurrean. Haietariko bakoitzak labur azaldu zituen arlo bakoitzari dagozkion ildo estrategikoak. Zuzendari kudeatzaileak, Jesus Larrañagak, egin zuen aurkezpena eta baita ESIren funtzioak definitu ere. Era berean, berak egindako nor garen eta hemendik aurrera zer galderei erantzun zien, eta 2016rako helburuak zehaztu zituen.