Farmazia Teknikarien eta Erizaintza Zainketa Teknikarien III. Batzar Nazionalean Araba ESIko bi komunikazio izan dira finalista
Joan den otsailean, “Medikamentuaren segurtasun, gordetze eta iraungitze” lelopean, euren zerbitzuak farmazia ospitalarioan eskaintzen dituzten ehun teknikari baino gehiago bertaratu ziren Madrileko Hospital Universitario de La Princesan ospatu zen Farmazia eta Erizaintza Teknikarien III. Kongresu Nazionalera.