Etiketatze: Fisika Medikoa

'BerriTantak' Berrikuntza saioak Araba ESIn: 'Errealitate birtual areagotua osasunean'

Joan den uztailaren 12an izandako saioan, ikerkuntza aplikatuko eta garapen teknologikoko Estatuko lehen zentroa eta Europako garrantzitsuenetako bat den Tecnaliako Diego Sagasti izan zen gurean. Berak eta Araba ESIko Fisika Medikoko Zerbitzuko Gaspar Sánchez eta Jesús Cortés profesionalek errealitate areagotuaren aplikazio desberdinak azaldu zituzten,  eta ´Gidatutako ziztadarako laguntzaile birtuala´ euren egitasmoa aurkeztu zuten.

Araba ESIk Marie Curie jaio zeneko 150. urteurrena ospatu du

Pasa den azaroaren 7an Araba ESIko Fisika Medikoaren Zerbitzuak Fisika medikoaren Nazio arteko eguna ospatu zuen Marie Curie zientzilariaren jaiotzatik 150 urte bete direlarik, bere bizitzari eta lorpenei buruzko hitzaldi-omenaldi bat antolatuta. Izan ere, Europa Jauregian egin zen ekitaldian Arabako Hezkuntza zentroetako Batxilergo zientifiko eta teknologikoaren 340 ikasletik gora joan zen bere irakasleek lagunduta.