Etiketatze: Laborategia

Araba ESIk profesionalentzat prestakuntzako jardunaldi bat egin du zerbix minbiziaren baheketari buruz

Pasa den apirilaren 4an, AUO Txagorritxun egin zen zerbix minbiziaren baheketari buruzko prestakuntza-jardunaldi bat. Topaketa hori, hauek aurkeztu zuten: Antonio Arraizak, Osakidetzako Arreta Sanitarioaren Zuzendaria, Jesus Larrañagak, Araba ESIko Kudeatzailea, Andoni Arcelayk, Deba Garai ESIko Kudeatzailea, eta Juan Luis Sanchezek, Arabako Errioxa ESIko Erizaintzako Zuzendaria.

Laborategiko laginak

Aste Santuko jaiegunak direla eta, martxoaren 23an ez dira jasoko Mikrobiologiako laborategian kultiboak egiteko laginak.

Ordezkaritza kanariar batek bisitatu du Araba Laborategi Zentrala

Las Palmaseko Doctor Negrin Ospitaleko ordezkaritza kanariar batek bisitatu du Araba Laborategi Zentralaren egoitza, honen funtzionamendua eta kudeaketa-sistema ezagutzeko. Laborategiko arduradunak, Carmen Zugazak, bisitariei azaldu zien orain dela bost urte onartutako Laborategien Plan Zuzentzailea, eraginkortasun bat bilatzen duena Euskadiko laborategi guztiak sarean funtzionatzearen bidez.