Olatz Urbina Bengoa gasteiztarrak, Santiago egoitzan lan egiten duen botikariak, pasa den azaroan, BUAren Medikuntzako Doktoregoa programaren barruan doktore titulua lortu zuen. Bere tesiaren izenburua hau izan zen: “Problemas relacionados con los medicamentos detectados en pacientes hospitalizados a través de una aplicación informática integrada en la orden médica informatizada”. Tesi horrek helburu hauek zituen: Puntuazio bat diseinatzea, ospitalean dauden bitartean medikamenduekin erlazionatutako arazoren bat (MEA) izan dezaketen pazienteak identifikatzeko. Identifikatzea Kardiologia unitatean ospitaleratuta dagoen bitartean MEA bat izateko arrisku handiagoko pazientearen...