Etiketatze: Osasun Karpeta

Araba ESIk eta Osakidetzak jaioberrientzako Osasun Karpetara sarbideratzea errazten diete gurasoei

Osasun Karpeta tresna interaktiboa da eta Osakidetzako web-orriaren bidez pazienteari ahalbidetzen dio, besteak beste: bere historiala medikoa ikusi, txosten erradiologikoak kontsultatu, analisiak, dokumentuak igo, medikuarekin hitz egin, … 16 urtetik beherako adinakoei funtzionaltasun bat eskaintzen zaie hirugarren pertsonei (ama, aita, edo tutore legalak) sarbideratzea errazteko.

JOAN DE ASTEAN, “OSASUN KARPETA” AURKEZTU ZUTEN AUO-N

Hilaren 29an Santiagoko AUOn eta hilaren 31n Txagorritxuko AUOn, Osasun Karpeta aurkeztu zuten. Jende asko azaldu zen bi saioetara, eta aurkezpenetan aritu zen Alfonso Casi Casanellas doktorea -Lakubizkarreko Osasun Zentroko familia-medikua eta O-sareaneko kolaboratzailea-, aurrean zituela AUOko profesional guztiak, Familia eta Komunitate Medikuntzako Irakaskuntza Unitatea eta Erizaintzako Unibertsitate Eskola, orobat Arabako zaharren egoitzetako langile ugari ere.