Etiketatze: Prebentzioa

Esku Higienearen Munduko Eguna ospatzen du Araba ESIk

Maiatzaren 5eko ostiralean Esku Higienearen Munduko Eguna ospatu zen “Bizitzak salbatu: garbi itzazu eskuak” izenburupean. Esku Higienea, profesional sanitarioek mikroorganismo higagaitz orokorren zabalpena saihesteko neurririk eraginkorrena da; gainera, oso erraza eta koste baxukoa izanik bizitzak salbatzen laguntzen du. Aurten, esku higienaren praktika hobetzea izan da kanpainaren helbururik behinena, horiek horrela, antibioetikoen aurkako erresistentziaren zabalpena geldiarazi eta pazienteak hilkorrak izan daitezkeen infekzioetatik babesteko. Ospakizuna dela-eta, Prebentziorako Medikuntzako Zerbitzuak «Zure esku dago antibiotikoen erresistentziaren kontrako borroka irabaztea» ez-ohiko saioa antolatu zuen erakundeko...

Araba ESIk BGBKren Mundu Eguna ospatu zuen

Pasa den azaroaren 16an izan zen Biriketako Gaixotasun Buxatzaile Kronikoaren Mundu Eguna. EPOC tabakoari lotutako gaixotasuna dugu hau bronkioetatik aire pasatzea eragozten duena. Izan ere, Estatuko heriotzaren kausen artean laugarren eragilea eta desgaitasunaren hamargarrena dugu.

Osakidetzako Araba ESIko Ikerkuntzako Unitateak eta Lehen Mailako Arretak saria jaso dute,Tabakismoa Prebenitzeko eta Kontrolatzeko Estatuko Jardunaldian

Tabakoari uzteko programa bat praktika klinikora eramateko Osakidetzako lan batek sari bat jaso du, Tabakismoa Prebenitzeko Batzorde nazionalak Valentzian antolaturiko Tabakismoa Prebenitzeko eta Kontrolatzeko VII Jardunaldian. Izan ere, tabakoari uzteko programa horrek aholku sanitarioa eta eskuko telefonoen mezuak elkartzen ditu, eta, duela gutxi, SEMFYC elkartearen XXXV Biltzarrean beste sari bat lortu zuen.