Etiketatze: Prebentzioa

Osakidetzako Araba ESIko Ikerkuntzako Unitateak eta Lehen Mailako Arretak saria jaso dute,Tabakismoa Prebenitzeko eta Kontrolatzeko Estatuko Jardunaldian

Tabakoari uzteko programa bat praktika klinikora eramateko Osakidetzako lan batek sari bat jaso du, Tabakismoa Prebenitzeko Batzorde nazionalak Valentzian antolaturiko Tabakismoa Prebenitzeko eta Kontrolatzeko VII Jardunaldian. Izan ere, tabakoari uzteko programa horrek aholku sanitarioa eta eskuko telefonoen mezuak elkartzen ditu, eta, duela gutxi, SEMFYC elkartearen XXXV Biltzarrean beste sari bat lortu zuen.

“Adin txikikoak eta alkohola” programa aurkezteko jardunaldia, Araba ESIn

Pasa den apirilaren 18an, Araba ESIn egin zen “Adin txikikoen alkoholaren kontsumoaren interbentzioarekiko sentsibilizazio jardunaldia”, Lakua-Arriaga osasun-zentroan. Haren helburu orokorra da osasun sare publikoak osotasunean ekitea adin txikoen alkoholaren kontsumoaren prebentzioari, diagnostikoari eta tratamenduari, jarrera osasuntsuak bultzatzeko esparru batean, eta Osakidetzako eremu sanitarioen bidezko ekintzak bultzatuz.

40-80 urte bitarteko pazienteen % 10ek du BGBK

Azaroaren 18an izan zen biriketako gaixotasun buxatzaile kronikoaren mundu eguna. Batez ere, tabakismoak sortzen du 40-80 urte bitarteko pertsonen %10ri eragiten dion gaixotasun hau. AUO-ko Pneumologia zerbitzuak Gasteizko erdialdean jarri zuen karpa bat, eskatzen zutenei espirometriak egiteko, eta gainera, Txagorritxu egoitzan hitzaldi bat eman zuen.

GAIXOTASUN KARDIOBASKULAREEN PREBENTZIOA

Gaixotasun kardiobaskularrak dira heriotzaren lehen kasua herrialde garatuetan. Besteak beste, kardiopatia istemikoak eragiten du heriotzen kopuru handiena, eta haren atzetik gaixotasun zerebrokaskularrak. Gainera, azken gaixotasuna da helduen ez gaitasunen kasu nagusia. Berriz, berri ona da azken hamarkadetan gaixotasun horiek sortzen duten heriotza-tasa jaisten hasi dela.