Etiketatze: Sexualitatea

Sexukablog: Jarduera sexualerako aztura osasuntsuak sustatu

Euskal Herriko Unibertsitatearen Arabako Campuseko errektoreordetzak, Osakidetzaren Araba eskualdeko prestakuntza saila eta Arabako Unibertsitate-Ospitalea (AUO) lagun dituela, Sexukablog irakaskuntza programa elkarreragilea antolatu du. Aurrez aurreko jardunaldiak, goiz eta arratsaldeko saioetan, azaroaren 2an eta 3an burutuko dira UPV/EHUren Farmazia fakultateko ekitaldi aretoan eta Vitoria/Gasteizko Lakua-Arriaga osasun guneko Gorbeia aretoan.