Etiketatze: Zabalgana

Bizitza osasuntsuaren azturei buruzko tailerra, Zabalganako umeentzat

Pasa den martxoan, Izaskun Antunezek, Zabalganako osasun-zentroko erizaina, ‘Bizitza osasuntsuaren azturei buruzko tailerra’ eman zuen. Euskara hutsean eman zen tailerra auzo horretako HLHIko 5. mailako 48 umeentzat izan zen. Hartan, saiatu ziren partaideak euren elikadurarekin konpromisoa hartzen, besteak beste, gosari on baten eta osasuntsu jatearen abantailei, kirola egiteren garrantziari eta eskuen higieneari buruz hitz eginez.