Traumatologiako kontsulten antolakuntza berria Lehen Mailako Arretan

Aurretiaz informazioa eman den bezala, martxoaren 1etik Traumatologiako kanpo-kontsultak berrantolatu dira. Horrela, arlo honetako atalak desagertu dira eta Traumatologia Orokorreko kontsulta bat sortu da (lehentasunezkoa eta ohikoa).

Pazienteari izapide administratiboak arindu eta errazteko xedeaz, ordua emateko gunea hurbilduko dugu beharra sortzen den lekura. Horrela bada, Traumatologiako zitazioa pasatuko da Araba ESIko zentroetako Bezeroen Arretarako Eremuetara, beste espezialitateekin egiten den bezala. Hori dela eta,  jakinarazten dizuegu martxoaren 16tik aurrera, Traumatologiako kontsultetako zita, ohikoak zein lehentasunezkoak, egingo direla Lehen Mailako Arretako Zentroetan.

Ahal den neurrian, kontsulta hauek bereizmen handia izateari laguntzeko, beharrezkoa da indarrean dauden Traumatologiako deribazio-protokoloen arabera, pazientea kontsultara joatea, balorazio osoa eginda, eta beharrezko ohiko erradiografiarekin.

Berrantolakuntza honekin espero dugu nabarmen murriztea lehen kontsulten atzerapena. Prozesu honek behartzen gaitu aldi batez saila arteko kontsulta ez presentzialak etetera, maiatzaren hasierara arte. Orain arte egindako kontsulta-mota horiei erantzuna emango zaie. Zerbitzua berriro martxa hastean,  informazioa emango dizuegu. Bitartean, aldi hau aprobetxatuko dugu sail arteko mota hau erabiltzearen irizpideak baloratzeko.

Espero dugu neurri hau onuragarria izatea bai pazientearentzat bai profesional guztientzat.