XIX. Bioarabako ikerkuntza eta berrikuntza jardunaldiak

Bioarabak, azken 19 urteetan bezala, XIX. Ikerkuntza eta Berrikuntza Jardunaldiak aurkezten ditu. Ikertzaileek eta «BIO» sektoreko enpresek topo eginez helburu komunei buruzko ideiak partekatu eta ikerketa eta berrikuntzako proiektu berriak sortzeko aukera bat da, onuradun nagusiak herritarrak izanik.

Denok parte hartuko dugu jardunaldian

Araba ESI-Bioarabako profesionalek, Ikerkuntza eta Berrikuntzako Sarietan parte hartuz eta workshopetan lan eginez, ikerketaren arloko taldeak eta proiektuak diseinatu eta garatzeko.

Biozientzietako eta osasun-arloko ikertzaileek, Araba ESI – Bioarabakoek, UPV/EHUkoek, Lascaray Ikerketa Zentrokoek eta Vitoria-Gasteizko Udalaren Osasun Sailekoek, workshopetan eta ikerketa-sarietan parte hartuz.

«BIO» sektoreko enpresek, workshopetan eta ikertzaileen eta enpresen arteko bileretan sortzen diren ideia eta proiektuetan laguntzeko eta horiek babesteko joandakoek.

Herritarrek, ikerketaren eta berrikuntzaren arloko lanaren onuradun nagusiek, elkarteen eta kolektiboen parte-hartzearen bidez eta Herritarrekiko Topaketari esker.

Workshopak

Gaikako lan-mahaiak, ikerketa biosanitarioaren eta osasunaren arloko profesionalentzat, enpresentzat eta gizartearen ordezkarientzat.

+ Informazio gehiago


Ezagutzaren Azoka | R2B / B2B bilerak

Ikertzaile, enpresa eta erakundeek interes komunak bilatu eta proiektu biosanitarioak elkarlanean garatzeko bilerak.

+ Informazio gehiago


Ikerkuntza eta Berrikuntzako Sariak

Osasunaren arloko ikerketa eta berrikuntza lanaren aitortza.

+ Informazio gehiago


Herritarrekiko Topaketa

Jendaurreko solasaldiak; aurten, Osasuna eta Genero-ari buruzkoak izango dira.

+ Informazio gehiago

Jardunaldien egitaraua

Ordua
Jarduerak
08:15Workshopetako parte-hartzaileen akreditazioa
09:15Jardunaldien inaugurazio ofiziala
10:00Workshopak
12:00Atsedena
12:30 - 14:30Ezagutzaren Azoka (Green Capital aretoa eta Barandiaran aretoa)
17:30Herritarrekiko Topaketa:
«Osasuna eta Generoa»
  • Elena Aldasoro Unamuno, Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritza. Osasun Saila. Eusko Jaurlaritza

  • Maitena Monroy Romero, Bilbo-Basurtu ESIko Errehabilitazio Zerbitzuko fisioterapeuta, indarkeria sexistaren arloan espezializatua

  • Marta Quintana Uriarte, Araba ESIko Ginekologia eta Obstetrizia Zerbitzua

  • Ritxar Bacete González, Senior Fellow - Promundo Global, koordinatzaile nazionala

Ikerkuntza eta Berrikuntzako Sarien ematea
19:30Jardunaldien amaiera