Zabalgana Osasun Zentroan, antzerkia “disFRUTAtzeko”

Osasun zentroak “Osasunaren Antzerkiarekin” atze-oihala zabaltzen du, 5 urteko haurrek jarduera komunitario berritzaile honen bidez osasun ohitura osasungarriak har ditzaten.

Antzerkia erreminta moduan hartuta, jarduerak beste helburu batzuen artean, osasun zentroa herritar gazteengana hurbiltzea du helburu, bide batez, oso adin goiztiarrean hasita norberaren zaintza eta kudeaketan ahalduntzeko lanean ari dira.

Jarduera honetan euskaraz garatzen ari dena, fruitu kontsumoaren garrantzia transmititzen da eta garbitasun ohitura egokiak sustatzen dira eta indar berezia jartzen da eskuen garbitasunean.

30 minutuko iraupena duten saio horiek ekaina eta maiatza bitartean egiten ari dira osasun-zentro berean, Zabalgana auzoko hiru ikastetxe publikoko Haur Hezkuntzako ikasleen parte hartzearekin. Aldaialde, Mariturri eta Zabalgana Eskolarekin batera.